Aramaioko San Martin eskolak solasaldia antolatu du, euskararen erabilera aztertzeko eta indartzeko estrategiak definitzeko asmoarekin. Txema Abarrategik gidatuko du Aramaixo arnasa gara! gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan izenburuko saioa. Besteak beste, Aramaiok dituen indargune eta ahulguneak aztertuko dira saioan zehar. Modu berean, aurrera begira planteatu daitezkeen proposamen ezberdinak ere aztertuko dira.
Begi Belarri zikloaren baitan, urte berriarekin batera euskarazko ikus-entzunezko berriak ekarriko dituzte Oihanederrera. Ziklo honetako lehenengoa Ander Iriarte eta Aitor Bereziartuaren Bihar dok 13 dokumentala izango da.
Hezkuntza Jardunaldi Irekiak. Iñaki Arana Euskal Herriko Pedagogia Sistemiko formazioaren zuzendariaren eta Saionara Barrena hezitzailearen eskutik hitzaldia. Gaia: Haurra eta nerabea bere familia sistemaren baitan. Zerk indartzen gaitu? Familia eta eskolaren arteko elkarrekintza. Bat eginez norabide berean.
Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.
Langabezian egonda, negozio ideia bat izanez gero, Lanbidek laguntzak eskaintzen ditu ideia garatzeko eta martxan jartzeko. Laguntzak bi motatako ekintzailei zuzenduta daude eta kasu bakoitzean plazamugatuak daude: 1) Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei zuzenduta, haien enpresa ideia garatzen laguntzeko. Plaza kopurua: 6. 2) Bideragarritasun plana eginda eta negozio-ideia definitua duten ekintzailei zuzenduta, hurrengo hilabetetan martxan jartzeko eta JEZn alta emateko ideia dutenei. Plaza kopurua: 4. Izena emateko azken eguna: otsailaren 6a. Informazio gehiago: Ekintzaileei laguntzeko deialdia - Gorbeialdea
Bost urte bete berri ditu ALEAk Arabako zortzi kuadrilletako albiste eta irudiak jasotzen. Lurralde osoko informazioa, bertatik-bertara eta euskara hutsean. Hori da Arabako kazetaritza proiektu honek egunerokoan eskaintzen diguna. Oraingoan, aldiz, 5. urteurrena aitzaki hartuta, bere ibilbidean zehar landutako istorio, albiste eta kontakizunen lagin bat aurkeztuko digu. Hau guztia irudiz jantzita: ALEAn ikusi ditugun aurpegi ezagunak, albiste deigarriak, jazotako gertakizunak, gizartearen aldarrikapenak, irudi ikusgarriak, gure lurraldeko txoko ezberdinak… eta beste zenbait bitxikeria izango dira erakusketa honetan ikusgai. Erakusketaren ordutegia: Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00 Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Igandeetan: 11:00-14:00
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |