Sinopsia: Nell Leyshon da idazlea eta 1830eko Ingalaterran kokatzen da istorioa. Maryk, ernegazio zaharrak trenputxartu duen baserritar baten alaba gazteenak, esnearen kolorekoa du ilea, eta jaiotzez akasduna hanka bat. Aitonaren ondoan sendatzen ditu Maryk, tarteka, lanez eta errietaz gainezkako bizimoduaren zauriak. Halako batean, ordea, bikarioaren emazte elbarritua zaintzera bidaltzen du aitak, eta bizimodu berri horretan ezagutuko ditu Maryk bizitzaren hainbat alderdi berri. Eta berrikuntza guztietan buru, han ikasiko du irakurtzen eta idazten. Informazio gehiago: Gorbeialdeko Irakurle Klub Feminista
Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.
Langabezian egonda, negozio ideia bat izanez gero, Lanbidek laguntzak eskaintzen ditu ideia garatzeko eta martxan jartzeko. Laguntzak bi motatako ekintzailei zuzenduta daude eta kasu bakoitzean plazamugatuak daude: 1) Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei zuzenduta, haien enpresa ideia garatzen laguntzeko. Plaza kopurua: 6. 2) Bideragarritasun plana eginda eta negozio-ideia definitua duten ekintzailei zuzenduta, hurrengo hilabetetan martxan jartzeko eta JEZn alta emateko ideia dutenei. Plaza kopurua: 4. Izena emateko azken eguna: otsailaren 6a. Informazio gehiago: Ekintzaileei laguntzeko deialdia - Gorbeialdea
Bost urte bete berri ditu ALEAk Arabako zortzi kuadrilletako albiste eta irudiak jasotzen. Lurralde osoko informazioa, bertatik-bertara eta euskara hutsean. Hori da Arabako kazetaritza proiektu honek egunerokoan eskaintzen diguna. Oraingoan, aldiz, 5. urteurrena aitzaki hartuta, bere ibilbidean zehar landutako istorio, albiste eta kontakizunen lagin bat aurkeztuko digu. Hau guztia irudiz jantzita: ALEAn ikusi ditugun aurpegi ezagunak, albiste deigarriak, jazotako gertakizunak, gizartearen aldarrikapenak, irudi ikusgarriak, gure lurraldeko txoko ezberdinak… eta beste zenbait bitxikeria izango dira erakusketa honetan ikusgai. Erakusketaren ordutegia: Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00 Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Igandeetan: 11:00-14:00