GEUrekin mendira taldeko lagunek Baio-Mirutegi ingurura irteera antolatu dute. Gasteiztik irteera: goizeko 08:30ean, Mendizorrotzako aparlekutik (Beti Jai frontoien aurrean). Arduraduna: Reina (636 407 584). geurekinmendira@geuelkartea.eus
Santa Isabel hilerria ezagutzeko bisita gidatua. Izen-ematea: 945 43 01 67 edo cristinakultura@gorbeialdea.eus
Bosgarren urtez, Ilunabarrean Dantzan zikloa bueltan da. Urtarriletik martxora bitartean hiru folk-dantzaldi egingo dira, hilean behin, igande iluntzetan. Dantzaldi bakoitzean 12-15 dantza landuko dira; batetik, balfolk jaialdietan ohikoenak direnak: scottish, mazurka, bourré, chapeloise, circle circassien, bals eta polka; eta bestetik, egun bakoitzeko dantza gidariak ekarritako proposamen propioak; fandangoa eta arin-arina ere ez dira faltako. Lehenengo saioan, Aniez Ceccon (Miarritze, 1966) arituko da gidaritza lanetan.
Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.
Langabezian egonda, negozio ideia bat izanez gero, Lanbidek laguntzak eskaintzen ditu ideia garatzeko eta martxan jartzeko. Laguntzak bi motatako ekintzailei zuzenduta daude eta kasu bakoitzean plazamugatuak daude: 1) Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei zuzenduta, haien enpresa ideia garatzen laguntzeko. Plaza kopurua: 6. 2) Bideragarritasun plana eginda eta negozio-ideia definitua duten ekintzailei zuzenduta, hurrengo hilabetetan martxan jartzeko eta JEZn alta emateko ideia dutenei. Plaza kopurua: 4. Izena emateko azken eguna: otsailaren 6a. Informazio gehiago: Ekintzaileei laguntzeko deialdia - Gorbeialdea
Bost urte bete berri ditu ALEAk Arabako zortzi kuadrilletako albiste eta irudiak jasotzen. Lurralde osoko informazioa, bertatik-bertara eta euskara hutsean. Hori da Arabako kazetaritza proiektu honek egunerokoan eskaintzen diguna. Oraingoan, aldiz, 5. urteurrena aitzaki hartuta, bere ibilbidean zehar landutako istorio, albiste eta kontakizunen lagin bat aurkeztuko digu. Hau guztia irudiz jantzita: ALEAn ikusi ditugun aurpegi ezagunak, albiste deigarriak, jazotako gertakizunak, gizartearen aldarrikapenak, irudi ikusgarriak, gure lurraldeko txoko ezberdinak… eta beste zenbait bitxikeria izango dira erakusketa honetan ikusgai. Erakusketaren ordutegia: Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00 Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Igandeetan: 11:00-14:00