Urtero bezala, 2020aren hasieran, Izan Media herri komunikazio tailerrak antolatuko ditu Hala Bedik. Tailer hauen helburua, komunikabide handiek jartzen dituzten gero eta traba handiagoei aurre egiteko hazia ereitea da. Herri mugimenduak zein norbanakoak komunikazioaren arloan ahalduntzea eta, bide batez, Hala Bediren proiektu komunikatiboan inplikatzea. Tailerretan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da www.halabedi.eus/izanmedia helbidean. Azken eguna urtarrilaren 11 da. Informazio gehiago: Izan Media tailerrak
Bertsolariak: Aitor Bizkarra, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio eta Iñaki Viñaspre. Gai-jartzailea: Aintzane Irazusta.
Gasteiz bertsozale: berto-gitar session. Bertsolariak: Maddi Agirre, Ekain Alegre, Aroa Arrizubieta, Eukene De los Aires, Oihane Perea eta Ruben Sanchez. Gasteizko Bertso Eskola eta Alde Zaharreko Bertso Eskola. Parte hartzaileak: Puri Santamaria.
Bertsioak jotzen dituen Urduñako taldea.
Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.
Langabezian egonda, negozio ideia bat izanez gero, Lanbidek laguntzak eskaintzen ditu ideia garatzeko eta martxan jartzeko. Laguntzak bi motatako ekintzailei zuzenduta daude eta kasu bakoitzean plazamugatuak daude: 1) Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei zuzenduta, haien enpresa ideia garatzen laguntzeko. Plaza kopurua: 6. 2) Bideragarritasun plana eginda eta negozio-ideia definitua duten ekintzailei zuzenduta, hurrengo hilabetetan martxan jartzeko eta JEZn alta emateko ideia dutenei. Plaza kopurua: 4. Izena emateko azken eguna: otsailaren 6a. Informazio gehiago: Ekintzaileei laguntzeko deialdia - Gorbeialdea
Bost urte bete berri ditu ALEAk Arabako zortzi kuadrilletako albiste eta irudiak jasotzen. Lurralde osoko informazioa, bertatik-bertara eta euskara hutsean. Hori da Arabako kazetaritza proiektu honek egunerokoan eskaintzen diguna. Oraingoan, aldiz, 5. urteurrena aitzaki hartuta, bere ibilbidean zehar landutako istorio, albiste eta kontakizunen lagin bat aurkeztuko digu. Hau guztia irudiz jantzita: ALEAn ikusi ditugun aurpegi ezagunak, albiste deigarriak, jazotako gertakizunak, gizartearen aldarrikapenak, irudi ikusgarriak, gure lurraldeko txoko ezberdinak… eta beste zenbait bitxikeria izango dira erakusketa honetan ikusgai. Erakusketaren ordutegia: Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00 Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Igandeetan: 11:00-14:00
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |