Asteartea, urtarrilak 7



18:30

[EUSKARALDIA] Bilera

Salburuko gizarte etxea, Gasteiz | HITZALDIA

Aurtengo Euskaraldiaren inguruko informazioa jasotzeko bilera.

[EUSKARALDIA] Bilera Salburuko gizarte etxea

Aurtengo Euskaraldiaren inguruko informazioa jasotzeko bilera.


19:00

[IKUS-ENTZUNEZKOA] 'Gimme danger'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Aurten, berezitasun bezala, zinema munduko bi pertsonek egingo dute filmen aukeraketa. Oraingoan, Patricia Lopez Arnaiz aktore gasteiztarraren txanda izango da. Aktoreak aukeratutako lehenengo filma Gimme danger (Jim Jarmusch, 2016, AEB, 108') da. Sinopsia: Ann Arbor-en (Michigan) sortu zen The Stooges taldearen rock’n’roll indartsu eta oldarkorra, hirurogeita hamar urteetako paisaia musikalean bonba bat izan zen. Rock, blues, R&B eta free jazz estiloen nahasketarekin, The Stooges-ek, Iggy Pop musikariak bere debuta egin zuen taldea, beranduago rock alternatiboa bezala ezagutuko zenaren oinarriak ezarri zituen. Gimme Danger, Jim Jarmusch-en film berriak, garai guztietako rock talde garrantzitsuenetako honen epopeia kontatzen du. Euren abentura eta zorigaitzen bitartez, dokumentalak, rock-aren Panteoira iritsi arteko The Stooges taldea musikalki, kulturalki, politikoki eta historikoki garatu zeneko testuingurua aurkezten du, haien inspirazio iturri nahiz aurreneko desafio komertzialen zergatiak gogoratuz.

[IKUS-ENTZUNEZKOA] 'Gimme danger' Oihaneder Euskararen Etxea

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa.

Aurten, berezitasun bezala, zinema munduko bi pertsonek egingo dute filmen aukeraketa. Oraingoan, Patricia Lopez Arnaiz aktore gasteiztarraren txanda izango da.

Aktoreak aukeratutako lehenengo filma Gimme danger (Jim Jarmusch, 2016, AEB, 108') da.

Sinopsia: Ann Arbor-en (Michigan) sortu zen The Stooges taldearen rock’n’roll indartsu eta oldarkorra, hirurogeita hamar urteetako paisaia musikalean bonba bat izan zen. Rock, blues, R&B eta free jazz estiloen nahasketarekin, The Stooges-ek, Iggy Pop musikariak bere debuta egin zuen taldea, beranduago rock alternatiboa bezala ezagutuko zenaren oinarriak ezarri zituen. Gimme Danger, Jim Jarmusch-en film berriak, garai guztietako rock talde garrantzitsuenetako honen epopeia kontatzen du. Euren abentura eta zorigaitzen bitartez, dokumentalak, rock-aren Panteoira iritsi arteko The Stooges taldea musikalki, kulturalki, politikoki eta historikoki garatu zeneko testuingurua aurkezten du, haien inspirazio iturri nahiz aurreneko desafio komertzialen zergatiak gogoratuz.



[PROPOSAMENA] Batera deialdia

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | GASTRONOMIA

Batera diru-laguntzaren bigarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkezteko aukera izango dute, eta antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 euroko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi.  Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Batera deialdiak Laboral Kutxa eta Vital fundazioaren babesa izango du; egiten duten ekarpenari esker, edizio honetan egitasmoak garatzeko aurrekontua bikoiztu egin da (guztira, 6.000 euro).

[PROPOSAMENA] Batera deialdia Oihaneder Euskararen Etxea

Batera diru-laguntzaren bigarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkezteko aukera izango dute, eta antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 euroko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi.  Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Batera deialdiak Laboral Kutxa eta Vital fundazioaren babesa izango du; egiten duten ekarpenari esker, edizio honetan egitasmoak garatzeko aurrekontua bikoiztu egin da (guztira, 6.000 euro).

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»