MAZOKA marrazki eta ilustrazio azokaren egitarauaren barruan. Fournier Karta Museoko bisita gidatua.
Proposamen artistiko honek, hainbat arte diziplina jasotzen ditu: arte plastikoa eszenografia gisara; literatura –poesia, hein handi batean errezitatua-; eta errezitaldia eszenara eramaten duen gorputz adierazpena. Eguzki Donnellan arte plastikoaren sorkuntzaz arduratu da batez ere, eta Haizea Beruete poemez.
MAZOKA marrazki eta ilustrazio azokaren egitarauaren barruan. 10 urtetik gorakoentzako tailerra. Irakaslea: Gasteizko Antzerki Eskola.
Oskar Ezkerrok Atakaman zehar egindako bidaia erakutsiko eta kontatuko du. Jarraian, horren inguruko mahai-ingurua izango da.
Batera diru-laguntzaren bigarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkezteko aukera izango dute, eta antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 euroko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Batera deialdiak Laboral Kutxa eta Vital fundazioaren babesa izango du; egiten duten ekarpenari esker, edizio honetan egitasmoak garatzeko aurrekontua bikoiztu egin da (guztira, 6.000 euro).