Laugarren lanerako hirukotean egonkortu dira Tristtan Murgi (ahotsak, gitarra elektrikoak, kantu egilea) eta Horeba (Greg Juvin, baxuan eta Cédric Lépine baterian). Gainera Pey Etura gitarrajole argentinarraren laguntza izan dute lau kantutan. Zuzenekoetan erraz moldatzeko diskoa prestatu dute. Ahotsak garrantzi handia hartu du diskoan eta lehen aldiz gitarra efektuekin jolastu du Tristtanek. Jazz-Folkaren bueltan ibili den Murgi "rockerotu" zaigu oraingoan. Musikari buruz zer esan? Akordeen gainean etzan zaitezke eta bertan lokartu izpiritua indarberritzeko.
MAZOKA marrazki eta ilustrazio azokaren egitarauaren barruan.
Joseba Tapiaren kontzertua, IKA Euskaltegiaren eskutik.
Batera diru-laguntzaren bigarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkezteko aukera izango dute, eta antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 euroko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Batera deialdiak Laboral Kutxa eta Vital fundazioaren babesa izango du; egiten duten ekarpenari esker, edizio honetan egitasmoak garatzeko aurrekontua bikoiztu egin da (guztira, 6.000 euro).