Lautadako Berbalagunen ekimenez, Gorbeiara mendi irteera.
GEUrekin mendira taldeko lagunek Malkorrara irteera antolatu dute. Gasteiztik irteera: goizeko 08:30ean, Mendizorrotzako aparlekutik (Beti Jai frontoien aurrean). Arduraduna: Koldo (658 706 684). geurekinmendira@geuelkartea.eus
Salda-zuku-bermuth kulturala. Bapatean zirkoren eskutik. Klown ikuskizuna.
Sinopsia: Manou enara txikitxo bat da, eta gertakari baten ondorioz, kaio bikote batekin haziko da. Bera ere kaioa delakoan dago, baina laster ohartuko da ez dutela kaiotzat hartzen. Haietakoa izaten saiatu arren, huts egingo du, eta bere espezieko txoriak ezagutzea eta haiekin bizitzea erabakiko du. Handik gutxira, ordea, kaioek eta enarek elkarlanean aritu beharra izango dute arazo larri bati aurre egiteko, eta Manou heroi handia bihurtuko da.
3-12 urte bitarteko haurrentzako magia ikuskizuna.
Iñigo Astiz idazlearen Analfabetoa liburua ixten duen testua oinarri hartuta, mende honen mamuei eta itxaropenerako zantzuei eskainitako poema irakurketa eszenikoa prestatu dute Astizek berak eta Mikel Ayerbek: Högeitavåt. Nahasian doaz alor intimoa eta soziala irakurketan. Poesia da saioaren muina, baina soineko eszenikoa jantzi diote proposamenari egileek, eta antzerkia, hitza eta performancea batu dituzte horretarako. Saioa doakoa da. Ikuskizun honetan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea honako formularioa beteta (abenduaren 11 baino lehen).
Batera diru-laguntzaren bigarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkezteko aukera izango dute, eta antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 euroko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Batera deialdiak Laboral Kutxa eta Vital fundazioaren babesa izango du; egiten duten ekarpenari esker, edizio honetan egitasmoak garatzeko aurrekontua bikoiztu egin da (guztira, 6.000 euro).
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |