Erdalguneetan Bertso jaialdia. Bertsolariak: Jon Maia eta Amaia Agirre. Gai jartzailea: Ruben Sanchez. Itzultzailea: Karlos Aizpurua.
Euskal literatura eta artea uztartzeko irakurle taldearen beste saio bat egingo dute Mikel Ayerberen eskutik.Proposatutako liburua irakurri ondoren, eta koordinatzailearen laguntzarekin, parte-hartzaileek beren gogoetak partekatu, eta liburuaren eta artearen arteko loturak aztertu eta azaleratu ahal izango dituzte. Saioek ordu eta erdi inguruko iraupena izango dute eta berezitasun nagusi bat, liburuaren idazleek ere parte hartuko dutela, betiere saioaren bigarren zatian. Hurrengo saiorako proposatutako liburua Harkaitz Canoren Twist da (2011). Parte hartzeko derrigorrezkoa da liburua irakurri izatea. Informazio gehiago: Artium - Irakurle Kluba
Batera diru-laguntzaren bigarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkezteko aukera izango dute, eta antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 euroko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Batera deialdiak Laboral Kutxa eta Vital fundazioaren babesa izango du; egiten duten ekarpenari esker, edizio honetan egitasmoak garatzeko aurrekontua bikoiztu egin da (guztira, 6.000 euro).
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |