Asteartea, abenduak 10



18:00

[TXIKI TXEF] Gabonetako sukaldaritza tailerra

Abastos Fundazioa, Gasteiz | TAILERRA

6-12 urte bitartekoentzako sukaldaritza tailerra. Prezioa: 10 euro familia bakoitzeko.

[TXIKI TXEF] Gabonetako sukaldaritza tailerra Abastos Fundazioa

6-12 urte bitartekoentzako sukaldaritza tailerra. Prezioa: 10 euro familia bakoitzeko.


18:00

[IKASTAROA] Ume sorosleak

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | IKASTAROA

Arabako Erakunde Sanitario Integratuarekin elkarlanean, Ume sorosleak ikastaroa antolatu da abenduan Oihaneder Euskararen Etxean. 8 eta 9 urteko haurrei zuzendutako ikastaroa da (LH2-LH4 mailak), eta lehen sorospenei buruzko ezagutzan eta sentsibilizazioan laguntzea du helburu. Doako ikastaroa da, baina izena eman behar da euskara.arabaesi@osakidetza.eus helbidera idatzita edo 945 29 41 56 telefonora deituta (abenduaren 5a bitartean). Aforo mugatua izango da (gehienez, 20 haur).

[IKASTAROA] Ume sorosleak Oihaneder Euskararen Etxea

Arabako Erakunde Sanitario Integratuarekin elkarlanean, Ume sorosleak ikastaroa antolatu da abenduan Oihaneder Euskararen Etxean. 8 eta 9 urteko haurrei zuzendutako ikastaroa da (LH2-LH4 mailak), eta lehen sorospenei buruzko ezagutzan eta sentsibilizazioan laguntzea du helburu.

Doako ikastaroa da, baina izena eman behar da euskara.arabaesi@osakidetza.eus helbidera idatzita edo 945 29 41 56 telefonora deituta (abenduaren 5a bitartean). Aforo mugatua izango da (gehienez, 20 haur).


19:00

[HITZALDIA] 'Maryren madarikazioa: amatasuna eta sorkuntza'

Etxanobe Jauregia, Gasteiz | HITZALDIA

Hizlaria: Katixa Agirre. Moderatzailea: Gema Lasarte Leonet. Ama izatearen eta aldi berean idaztearen zailtasunen gainean hausnartuko du Katixa Agirrek. Idaztea eta erditzea antonimo izatetik oso hurbil egon ziren XIX. mendearen amaierara arte ia. Alabaina, emakume idazle gutxi egon dira XX. mendera arte, eta are gutxiago aldi berean ama eta idazle izandakoak. XXI. mende betean, ordea, bi termino horiek ez dira guztiz adiskidetu. Nola definitzen da gaur amatasuna? Nola ari gara aldatzen? Nola bateratu ditzakegu bi terminoak?

[HITZALDIA] 'Maryren madarikazioa: amatasuna eta sorkuntza' Etxanobe Jauregia

Hizlaria: Katixa Agirre.

Moderatzailea: Gema Lasarte Leonet.

Ama izatearen eta aldi berean idaztearen zailtasunen gainean hausnartuko du Katixa Agirrek. Idaztea eta erditzea antonimo izatetik oso hurbil egon ziren XIX. mendearen amaierara arte ia. Alabaina, emakume idazle gutxi egon dira XX. mendera arte, eta are gutxiago aldi berean ama eta idazle izandakoak. XXI. mende betean, ordea, bi termino horiek ez dira guztiz adiskidetu. Nola definitzen da gaur amatasuna? Nola ari gara aldatzen? Nola bateratu ditzakegu bi terminoak?


20:30

[KONTZERTUA] Nagera

Parral taberna, Gasteiz | KONTZERTUA

Nagera 2017an sortutako rock talde gasteiztarra da. Bi urteren ostean, 2019an, 4bat EP grabatu zuten uztailan eta zuzenekoak egiten hasiko dira urte bereko udazkenean. Aitorrek (ahotsa, gitarra), Mikelek (gitarra, koroak), Josuk (baxua) eta Jonjak (bateria) osatuta dago.

[KONTZERTUA] Nagera Parral taberna

Nagera 2017an sortutako rock talde gasteiztarra da. Bi urteren ostean, 2019an, 4bat EP grabatu zuten uztailan eta zuzenekoak egiten hasiko dira urte bereko udazkenean.

Aitorrek (ahotsa, gitarra), Mikelek (gitarra, koroak), Josuk (baxua) eta Jonjak (bateria) osatuta dago.



[PROPOSAMENA] Batera deialdia

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | GASTRONOMIA

Batera diru-laguntzaren bigarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkezteko aukera izango dute, eta antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 euroko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi.  Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Batera deialdiak Laboral Kutxa eta Vital fundazioaren babesa izango du; egiten duten ekarpenari esker, edizio honetan egitasmoak garatzeko aurrekontua bikoiztu egin da (guztira, 6.000 euro).

[PROPOSAMENA] Batera deialdia Oihaneder Euskararen Etxea

Batera diru-laguntzaren bigarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkezteko aukera izango dute, eta antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 euroko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi.  Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Batera deialdiak Laboral Kutxa eta Vital fundazioaren babesa izango du; egiten duten ekarpenari esker, edizio honetan egitasmoak garatzeko aurrekontua bikoiztu egin da (guztira, 6.000 euro).

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»