Euskararen Egunaren harira, dantzak Mikel Egiluzen eskutik.
Ipuin kontaketa, antzerkia eta txotxongiloak nahasten dira Ganbaran. Ingurugiroa zaindu beharra eta irakurzaletasuna bultzatzen duen ikuskizuna.
Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunak aitzaki, Iban Zaldua, Karmele Jaio, Katixa Agirre, Mikel Ayllon, Beñat Goitia, Elisa Rueda eta Edu Zelaieta idazle arabarren idazlanez osatuta eta Jon Gil ilustratzaileak sortutako irudiek lagunduta, liburuxka berezia argitaratuko du Arabako ALEAk. Horiek aurkezteko irakurraldi publikoa egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, irakurlea paisaia, istorio eta gogoeta desberdinetan murgiltzeko asmoz.
Euskararen Egunaren harira, Mintzodromoa antolatu dute.
Garikoitz Kortabitarte Beti da obrako protagonista. 20 urte bueltako gaztea da Beti, eta goitizena beti gazte lokalean sartuta egotetik datorkio. Behin herrira aterako da parrandan eta tragedia bat geratuko zaio: eskuko telefonoa galduko du. 45 minutuko iraupena duen bakarrizketaren bidez, telefonoa galtzea ezbeharra izateaz gain, euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia muturreko baten lekuko egingo ditu ikusleak
Euskararen Eguneko adierazpen instituzionala.
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, euskarazko abestien inguruko ikuskizuna eskainiko dute: Florentxu eta bere lagunak. Basalarrina elkarteak koordinatuta.
Haur eta gazte literaturaren itzulpen sarien banaketa. 12:45ean erakunde adierazpena.
Euskararen Egunaren harira, Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa eta Txistu euskarazko lehen komiki-aldizkaria aurkeztuko dituzte.
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte. Dantza-festa izango da Sustrai doinuak taldearen eskutik.
Euskararen Egunaren harira, Euskaraz biziko gara hitzaldia. Basalarrina elkarteak koordinatua.
GEU elkarteak eta ALEAk garatutako egitasmoa. Kandelaz egindako mosaiko erraldoia eta musikak alaitutako kalejira. Jendeak parte hartu eta kandelak piztu, ondoren kalejiraz abiatuko gara Andre Maria Zuriaren plazaraino.
Ipuin musikala.
Paule Bilbao (kitarra eta ahotsa): "Nire behar emozionalak eta sentimentalak modu ezberdin batean azaleratzeko helburuarekin sortu nuen “Arima” proiektua 2018. urtean.Melodia sentimental eta etereoek, gitarra distortsionatuekin nahastuz bidaia pertsonal eta berezi batera gonbidatzen zaituzte. “Arimaren” kontzertu bat, txirrista shoegaze baten modukoa da; berezia, pertsonala eta sentimentala.Hurrengo hilabeteetan 4 abestiz osatutako, Metamorphosis EP-a aurkeztuko dugu Euskal Herritik zehar. Diskoa Karlos Osinaga, Txap-ekin grabatu dugu Bonberenea ekintzetako estudioetan. Proiektu berrian, Josu Gonzalez (baxua) eta Gontzal Bilbao (bateria) arituko dira.
Batera diru-laguntzaren bigarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkezteko aukera izango dute, eta antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 euroko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Batera deialdiak Laboral Kutxa eta Vital fundazioaren babesa izango du; egiten duten ekarpenari esker, edizio honetan egitasmoak garatzeko aurrekontua bikoiztu egin da (guztira, 6.000 euro).
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |