Igandea, abenduak 1

11:00

[TAILERRA] Joaldun tailerra

Liburutegiko azpiegitura, Añana Gaubea | HAURRENTZAKO EKINTZA

Familiarentzako tailerra Judimendiko joaldunen eskutik.

[TAILERRA] Joaldun tailerra Liburutegiko azpiegitura

Familiarentzako tailerra Judimendiko joaldunen eskutik.

12:00

[EUSKARAREN EGUNA] Euskarazko abestiak

Herrigunea, Aiaraldea Laudio | MUSIKA

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, euskarazko abestiak kantatuko ditu Santa Luzia abesbatzak.

[EUSKARAREN EGUNA] Euskarazko abestiak Herrigunea

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, euskarazko abestiak kantatuko ditu Santa Luzia abesbatzak.

12:00

[ZINEMA] 'Asto erregea'

Florida Zinema, Gasteiz | ZINEMA

Sinopsia: Lehoi Erregea, oihaneko burua, erretiroa hartzekotan da. Bere ondorengoak sinesgarritasuna irabaz dezan, Miss Fina aholkulariarekin batera hauteskundeak deitzea erabaki du. Mangu asto apala, zoriontsu da bere garbitzaile bizimoduarekin, baina ustekabean herritarren hautagai bihurtuko da, eta Hantusteusi, Lehoi Erregearen legezko oinordekoari,  aurre egin beharko dio. Sarrerak Oihaneder Euskararen Etxean.

[ZINEMA] 'Asto erregea' Florida Zinema

Sinopsia: Lehoi Erregea, oihaneko burua, erretiroa hartzekotan da. Bere ondorengoak sinesgarritasuna irabaz dezan, Miss Fina aholkulariarekin batera hauteskundeak deitzea erabaki du. Mangu asto apala, zoriontsu da bere garbitzaile bizimoduarekin, baina ustekabean herritarren hautagai bihurtuko da, eta Hantusteusi, Lehoi Erregearen legezko oinordekoari,  aurre egin beharko dio.

Sarrerak Oihaneder Euskararen Etxean.

12:30

[IKUSKIZUNA] 'Harria'

Andra Mari plaza, Lautada Agurain | IKUSKIZUNA

Mulixka Dantza Taldearen koreografiak, Iñaki Perurenaren poemak eta Palaciosen musika uztartzen ditu ikuskizunak.

[IKUSKIZUNA] 'Harria' Andra Mari plaza

Mulixka Dantza Taldearen koreografiak, Iñaki Perurenaren poemak eta Palaciosen musika uztartzen ditu ikuskizunak.

13:00

[IGANDERON] 'Gorpuztu'

Garaion Sorgingunea, Lautada Barrundia | DANTZA IKUSKIZUNA

Salda-zuku-bermuth kulturala. Garazi Lopez de Armentia, Yolanda Bustillo, Cristina Samaniego, Nera Alberdi eta Carla Sevilla artisten eta Eva Guerrero zuzendariaren eskutik.

[IGANDERON] 'Gorpuztu' Garaion Sorgingunea

Salda-zuku-bermuth kulturala. Garazi Lopez de Armentia, Yolanda Bustillo, Cristina Samaniego, Nera Alberdi eta Carla Sevilla artisten eta Eva Guerrero zuzendariaren eskutik.

17:00

[ZINEMA] 'Grufaloa'

Kultura Etxea, Lautada Dulantzi | ZINEMA

Sinopsia: Sagu txiki bat poz-pozik dabil basoan. Gosetuta dago, eta, sabela betetzeko, hurren bila joatea erabaki du. Bidean, bera bezain gosetuta dauden azeria, hontza eta sugea topatu ditu. Hirurek etxera gonbidatu nahi dute bazkaltzera, baina sagua ez da haien asmoez fio, eta, modu atseginean, ezetz esan die haien gonbidapenei; izan ere, grufaloarekin hitzordua du! Baina zer da grufalo bat?

[ZINEMA] 'Grufaloa' Kultura Etxea

19:00

[ZINEMA] 'Black is Beltza'

Kultura Etxea, Lautada Dulantzi | ZINEMA

Fermin Muguruzak zuzendutako filmaren proiekzioa. 1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte-hartzea.

[ZINEMA] 'Black is Beltza' Kultura Etxea

Fermin Muguruzak zuzendutako filmaren proiekzioa.

1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte-hartzea.

[PROPOSAMENA] Batera deialdia

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | GASTRONOMIA

Batera diru-laguntzaren bigarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkezteko aukera izango dute, eta antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 euroko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi.  Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Batera deialdiak Laboral Kutxa eta Vital fundazioaren babesa izango du; egiten duten ekarpenari esker, edizio honetan egitasmoak garatzeko aurrekontua bikoiztu egin da (guztira, 6.000 euro).

[PROPOSAMENA] Batera deialdia Oihaneder Euskararen Etxea

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»