Lantegiaren xedeak: ahalduntzea eta autoestimua lantzea, gure gorputzen inguruan hausnartzea, biktima-rola alboratzea eta egoera arriskutsuei geure kabuz aurre egiteko sentimendua lantzea. Erasoetatik defendatzeko, oinarrizko teknikak ikasiko dituzte. Trebatzailea: Ester Lopez Monge, Safo eskolako kidea eta emakumeei zuzendutako proiektu ugariren sustatzailea eta ohiko kolaboratzailea.
Euskaraz bizi, etxean eta kalean hitzaldia Mari Jose Ezeizabarrena EHUko irakaslearen eta Eva Alonso HITZ zentroko logopedaren eskutik.
12:00 Euskaraldiaren ekitaldia. '2020rako prestatzen bizi-bizi'. Musika zuzenean izango da (txalaparta, alboka, banjoa...). Ludotekan. 13:00 Pintxo-lehiaketa. Birgarako Zentroan. Aroa Arrizubieta eta Iñaki Viñaspre bertsolariak izango dira. 14:00 Bertso-poteoa, Birgarako eta Maeztuko tabernetan.
Bertso bazkaria. Bertsolariak: Xabier Antia, Orlando Arreitunandia eta Iker Olabarrieta.
Sinopsia: Charlie txikia Playmobil-eko mundu magikoan bat-batean desagertzen denean, haren arreba Marlak bere bizitzako bidaia hasiko du hura etxera ekartzeko. Mundu sinestezinetan murgildu eta ezinezko erronkak gainditzen dituela, Marlak lagun berri eta dibertigarriak ezagutuko ditu: Del sukaldari berritsua, Rex Dasher itxura oneko agente sekretu karismatikoa, bihotza baino ez den errobota, amabitxi xelebre bat eta askoz ere pertsonaia gehiago.
Eskulanetako saioa, parte-hartzaileak estralurtar bihur daitezen. Azkenik, askaria bertaratutako guztientzat. 5 urtetik gorakoentzat. Arima taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.
Sinopsia: Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. "Neska gazte promesa" etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.
Bertsolariak: Aroa Arrizubieta, Fredi Paia, Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre. Gai-jartzaileak: Irati Anda. Antolatzaileak: Euskal Mendizale Federazioa.
Umeentzako Disko Arima jaialdia. Arima taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.
Aurreko urteetan bezala, Aitzina Folk musika jaialdiak bere VII. edizioan geltokia izango du Oihaneder Euskararen Etxean. Aurten Iparraldeko Aire Ahizpak hirukotea hurbilduko da Gasteizko muinora, Bidexka diskoaren aurkezpena egitera.
Batera diru-laguntzaren bigarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkezteko aukera izango dute, eta antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 euroko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Batera deialdiak Laboral Kutxa eta Vital fundazioaren babesa izango du; egiten duten ekarpenari esker, edizio honetan egitasmoak garatzeko aurrekontua bikoiztu egin da (guztira, 6.000 euro).