Osteguna, azaroak 28

10:00

[EKIMENA] Mintzodromoa

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | PROPOSAMENA

Euskaraz, 1+1... 11! jarduera-programaren barruan. Bai Euskarari Elkarteak antolatua.

[EKIMENA] Mintzodromoa Oihaneder Euskararen Etxea

Euskaraz, 1+1... 11! jarduera-programaren barruan.

Bai Euskarari Elkarteak antolatua.

17:30

[LEHIAKETA] II. Bikoizketa lehiaketa

Kultura Etxea, Gorbeialdea Aramaio | LEHIAKETA

Euskararen Egunaren bueltan, bikoizketa lehiaketaren bigarren edizioa antolatu dute. Prestatzeko tailerra: azaroak 19 - 18:00etan. Informazio gehiago eta parte hartzeko baldintzak: II. Bikoizketa Lehiaketa

[LEHIAKETA] II. Bikoizketa lehiaketa Kultura Etxea

Euskararen Egunaren bueltan, bikoizketa lehiaketaren bigarren edizioa antolatu dute.

Prestatzeko tailerra: azaroak 19 - 18:00etan.

Informazio gehiago eta parte hartzeko baldintzak: II. Bikoizketa Lehiaketa

19:00

[IRAKURLE KLUBA] 'Han ez banengo bezala'

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Gasteiz | IRAKURLE KLUBA

Han ez banengo bezala eleberria 1992. urtean girotuta dago, Bosniako gerraren aldirik latzenean, eta gerraren alderdirik izugarrienetako bat erakusten du: emakumeen aurkako bortizkeria. S.-ren ahots indartsuaren oihartzuna ez da aise isilduko irakurlearen buru-zokoan. Suediako erbestetik ari zaigu, gordin baina sotil, apaingarririk batere gabe. Gerrako bere bizipenen kronika egiten du, nola atzeman zuten, nola atxiki zuten esparru batean beste emakume batzuekin batera, nola jasan zituen soldaduen sexu-abusuak… Eta harrigarriena, beharbada, nola ernatu zitzaion bizirik irauteko sena. Esaldi motz eraginkorren bidez, egileak itolarrian darama irakurlea amaieraraino, liburuaren hasierako denborarekin bat egin arte.

[IRAKURLE KLUBA] 'Han ez banengo bezala' Ignacio Aldecoa Kultura Etxea

[ASANBLADA] Lautadako Euskararen Komunitatearen 2. Asanblada

Kultur Etxea, Lautada Dulantzi | ASANBLADA

2017an bezala, Lautadako kolektibo, lantegi, establezimendu eta herrietako eragileak elkartuko dira.

[ASANBLADA] Lautadako Euskararen Komunitatearen 2. Asanblada Kultur Etxea

2017an bezala, Lautadako kolektibo, lantegi, establezimendu eta herrietako eragileak elkartuko dira.

20:00

[KONTZERTUA] Gari, Libe, Anari eta Jon Basaguren

Jimmy Jazz, Gasteiz | KONTZERTUA

Izan zaitez neu era akustikoan egingo den elkartasunezko kontzertu bat da. Gari, Libe, Anari eta Jon Basagurenek hartuko dute parte. Musikari bakoitzak aurkeztuko du hurrengoa, honen bertsio bat eginez. Izan zaitez neu Leocadia Zabalate elkartearen proposamenak, garunean burnia pilatzeak sortutako gaixotasun neurodegeneratiboak ikertzeko baliabideak lortzea du helburu. Sarreraren diru-bilketa ENACH elkartearen alde izango da.

[KONTZERTUA] Gari, Libe, Anari eta Jon Basaguren Jimmy Jazz

Izan zaitez neu era akustikoan egingo den elkartasunezko kontzertu bat da. Gari, Libe, Anari eta Jon Basagurenek hartuko dute parte. Musikari bakoitzak aurkeztuko du hurrengoa, honen bertsio bat eginez.

Izan zaitez neu Leocadia Zabalate elkartearen proposamenak, garunean burnia pilatzeak sortutako gaixotasun neurodegeneratiboak ikertzeko baliabideak lortzea du helburu. Sarreraren diru-bilketa ENACH elkartearen alde izango da.

[PROPOSAMENA] Batera deialdia

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | GASTRONOMIA

Batera diru-laguntzaren bigarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkezteko aukera izango dute, eta antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 euroko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi.  Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Batera deialdiak Laboral Kutxa eta Vital fundazioaren babesa izango du; egiten duten ekarpenari esker, edizio honetan egitasmoak garatzeko aurrekontua bikoiztu egin da (guztira, 6.000 euro).

[PROPOSAMENA] Batera deialdia Oihaneder Euskararen Etxea

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»