Lantegiaren xedeak: ahalduntzea eta autoestimua lantzea, gure gorputzen inguruan hausnartzea, biktima-rola alboratzea eta egoera arriskutsuei geure kabuz aurre egiteko sentimendua lantzea. Erasoetatik defendatzeko, oinarrizko teknikak ikasiko dituzte. Trebatzailea: Ester Lopez Monge, Safo eskolako kidea eta emakumeei zuzendutako proiektu ugariren sustatzailea eta ohiko kolaboratzailea.
Martin Ttipia elkarteak Urteko Nafarra Saria 2019 emango dio Asisko Urmeneta marrazkilari eta irudigileari. Saria eskuratu aurretik, euskarazko hitzaldia emango du marrazkilariak. Bere gaia, Luis XIII.ak Frantziako erregeak 1620an kaleratutako Batasun Ediktua da, non, besteak beste, Nafarroako Erresuma -Behe Nafarroan oraindik askatasunari eusten ziona- Frantziako Koroaren jabetza bihurtzea agintzen zen. Era horretan, Nafarroako Erresumaren askatasuna akabatu zen, eta, beraz, azken euskal egitura politiko askea: gure Independentziaren amaiera, alegia.
Ziriki eta Miriki artistekin, Diskotxantxa. Jarraian, askaria bertaratutako guztientzat, eta, azkenik, turutak egiteko eskulanetako saioa. Aiaraldea taldeak koordinatutako saioa. Doakoa
AtauriArt egitasmoaren barruan. Sinopsia: Pantxika oporretatik heldu da, maleta eta guzti. Bat-batean, hastear dagoen ikuskizun batekin topo egin du. Edozein ikusle bezala, eseri eta ikuskizunaren zain egongo da (hari izugarri gustatzen zaizkio kontu hauek), jendearekin harremanetan jartzea ez zaio gehiegi kostako. Denbora pasa ahala, bai bera baita ikuslegoa ere konturatuko dira artistarik ez dela heldu. Berak honetarako, gauza guztietarako bezala, konponbidea dauka jakina. Berehala eszenatokiaren jabe egingo da noski! Umorea, antzerki zirkua, maitasun pila bat, eta sorpresak! Helduentzako ikuskizuna.
Bertsolariak: Aroa Arrizubieta eta Manu Bendala. Euskararen asteko ekintzen barruan.
Batera diru-laguntzaren bigarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkezteko aukera izango dute, eta antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 euroko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Batera deialdiak Laboral Kutxa eta Vital fundazioaren babesa izango du; egiten duten ekarpenari esker, edizio honetan egitasmoak garatzeko aurrekontua bikoiztu egin da (guztira, 6.000 euro).
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |