17:00 Harrera 18:00 Antiespezismoa eta ekologismoa
"Jaialdi bat mozkorraldirik gabe? Posiblea al da? Jai ereduari kritika hutsala geratu daiteke hau errotik eraldatzeko borondaterik ez badago.Nahiz eta ikuspegi abstemio bat ez eduki, beharrezkoa ikusten dugu jai inguruan aisialdi eredu berri baten bilaketan jardutea. Honekin batera, drogen kontsumoa oinarri ez duen finantzazioa bilatzea zerbait guztiz beharrezkoa dela deritzogu. Horregatik, kontzientziaz mozkor egoteko jaialdi batera gonbidatzen zaituztegu denoi".
Lakua Arriagan horma-irudia margotzeko ideiak sortu eta jasoko dituzte. Bost Urki auzo elkarteak antolatua.
Iban Zaldua idazlearen Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak ipuin-bildumaren inguruan solastuko dira parte-hartzaileak. Irakurle taldean parte hartzeko: Oscar (656 41 12 86 - klandestino55@gmail.com)
Zabalganan eragin txaramelari ekimenaren baitan, bakarrizketa. "Gazte eta helduentzat umorea. Umoristak istorioak kontatu eta ikusleak barre egin. Ez da hain zaila, ezta?".
Bertxoko Sariketa, 2. kanporaketa. Bertsolariak: Xabi Antia, Aroa Arrizubieta, Aitor Najera, Mikel Martin, Eukene De los Aires eta Maddi Agirre. Gai jartzailea: Peru Abarrategi
Txirritola euskara elkarteak Hitzak mendietan ekimena jarri du martxan. Urrian hasi eta azaroaren 22a bitartean luzatuko da.
Batera diru-laguntzaren bigarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkezteko aukera izango dute, eta antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 euroko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 7tik 2020ko urtarrilaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Batera deialdiak Laboral Kutxa eta Vital fundazioaren babesa izango du; egiten duten ekarpenari esker, edizio honetan egitasmoak garatzeko aurrekontua bikoiztu egin da (guztira, 6.000 euro).