Gau Beltzaren harira, mozorroak eta faroltxoak prestatzeko tailerra.
"Liburutegian meriendatu dezakegun gauza bakarra ipuinak dira. Nirekin meriendatu nahi? Ba, zatoz eta goazen ondo pasatzera ipuinak dastatuz". Iñaki Carreteroren eskutik. 5-10 urte bitartekoentzat.
Oraina sentitu: beste herrialde batzuetan komunitate indigenek bizi duten egoera ezagutu. Garabide elkarteak proposatuta, hizkuntza gutxituen inguruko hainbat mahai-inguru antolatu dituzte. Ekitaldi hauetan, Euskal Herrian azken 60 urteetan izandako euskararen biziberritze prozesua ezagutzera emango dute, eta bestalde, munduko beste jatorrizko hizkuntzek gaur egun bizi duten egoera ere azalaraziko dute. Informazio gehiago: Oihaneder Euskararen Etxea - Hizkuntza gutxituak
GEU Elkartearen eskutik, No Name talde gasteiztarraren kontzertua.
Txirritola euskara elkarteak Hitzak mendietan ekimena jarri du martxan. Urrian hasi eta azaroaren 22a bitartean luzatuko da.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |