Hilean behin eta igandeetan, mintzalagunek bi ordutako ibilaldiak egingo dituzte Gasteizko inguruetan.
Urkabustaizko azoka. Bertsolariak: Irati Anda eta Andere Arriolabengoa.
Igandeak Jai, familia giroan euskaraz. Ipuinekin alai eta igandeak jai, Ane Gebara ipuin kontalariaren eskutik.
Zurrunka taldearen eskutik. Sinopsia: Ezberdina izatea altxorra bada, gauzak ezberdin egiteak konponbideak badakartza, Aioko uharteko biztanleak ez dira honetaz jabetzen. Ezberdin izateagatik ingurukoek baztertu dituzten bi haur izango dira protagonista eta hauen bitartez ezagutuko ditugu giza komunitatearen komunikazio eta zaintza arazoak, hondamendiak, jeinuak, munstroak eta bidaia fantastikoak.
Gasteiztarrak Arraun the World 2019 argazki-hizki lehiaketako irabazleen aurkezpena. Oraingo honetan, Aitor Salazarrek Bielorrusian zehar egindako bidaia irudi eta hitzen bidez kontatuko du.
Txirritola euskara elkarteak Hitzak mendietan ekimena jarri du martxan. Urrian hasi eta azaroaren 22a bitartean luzatuko da.