Aramaioko II. Kopla Txapelketa. Bertsolariak: Martin Abarrategi, Bittor Altube, Malen Amenabar, Oihana Arana, Maider Arregi Markuleta, Andere Arriolabengoa, Aroa Arrizubieta, Asier Galarza, Aratz "Potto" Igartzabal Bidegain, Xabat Illarregi, Jokin Labayen, Paule Ixiar Loizaga, Oihane Perea eta Aitor Ugarte. Gai-jartzaileak: Peru Abarrategi, Lierni Altuna, Paula Amilburu, Xabi Igoa eta Ane Zuazubiskar Iñarra. Gai-emaileak: Peru Abarrategi eta Paula Amilburu.
La Basu-rekin, rap feminista tailerra. 11 urtetik gorako gazteak. Beldur Barik 2019 dinamikaren barruan.
Zapateneo liburutegi alternatiboaren 17. urtemuga jardunaldien barruan. Bertso-poteoa. Bertsolariak: Felipe Zelaieta eta Asier Otamendi.
Sinopsia: Hamar urteko haur baten, Lewisen, kontakizun magiko eta beldurgarria da. Umezurtz geratu ostean, osabaren etxe zahar eta karrankarira joango da bizitzera; han, erloju misteriotsu bat aurkituko du. Handik gutxira, ordura arte aspergarria eta lasaia izan den bere herri berriko bizitza asaldatu egingo da, Lewisek, nahi gabe, mundu sekretuko azti eta sorginak esnatzen dituenean.
Obrengatik irekita. Aiaraldea Ekintzen Faktoria Laudioko Industrialdean erreformatzen ari den pabilioian sei kultur jarduera garatuko dira iraila eta urriko beste horrenbeste ostiraletan. Musika, bertsolaritza eta zinema ekitaldiak programatu dituzte Faktorian, tokiko elikagai eta edari ekologikoekin batera gozatzeko. Ostiral honetan, Silvio eta Rodriguez musikari soraluzetarrak.
Ikusi Arte Tourraren barruko kontzertua.
Arabako bertso eskoletan izena emateko deialdia. Aurkezpenak: -Irailak 30: Gasteiz (Amaia zentroa), 18:00etan. Haurrak eta gazteak. -Urriak 1: Oion (San Bizente Ikastola), 16:00etan. -Urriak 2: Amurrio (Kultur Etxea), 18:00etan. -Urriak 3: Kanpezu (Iturrienea), 19:30ean. -Urriak 4: Legutio (Kultur Etxea), 17:00etan. -Urriak 12: Zalduondo (Udaletxea), 16:30ean. -Urriak 17: Gasteiz (Amaia zentroa), 18:00etan. Helduak. -Urriak 18: Agurain (AEK), 17.00etan; Aramaio (Kultur Etxea), 17:00etan.
Txirritola euskara elkarteak Hitzak mendietan ekimena jarri du martxan. Urrian hasi eta azaroaren 22a bitartean luzatuko da.