Umeentzako filma. Sarrera: 3 euro. Sinopsia:Juan Sebastian Elkano marinel getariarrak XVI mendean munduari eman zion itzulia izango du hizpide. 240 marinel itsasoratu ziren 1519 urtean, baina hogei baino ez ziren itzuli. Espezia bila abiatu ziren, baina balentria hari esker, garaiko gizarteak munduaz zuen kontzientzia aldatzea lortu zuten.
Aguraingo jaien egitarauaren barruan.
Irailetik ekainera bitartean, Gazte sortegiak sormen eskola egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero. Oihane Pereak, Miren Narbaizak, Edurne Azkaratek eta Hala Bideoko lagunek bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte bertan, hurrenez hurren. Izena emateko epea urriaren 16ra arte irekita egongo da. Eskolak 150 €ko prezioa du.
Arabako bertso eskoletan izena emateko deialdia. Aurkezpenak: -Irailak 30: Gasteiz (Amaia zentroa), 18:00etan. Haurrak eta gazteak. -Urriak 1: Oion (San Bizente Ikastola), 16:00etan. -Urriak 2: Amurrio (Kultur Etxea), 18:00etan. -Urriak 3: Kanpezu (Iturrienea), 19:30ean. -Urriak 4: Legutio (Kultur Etxea), 17:00etan. -Urriak 12: Zalduondo (Udaletxea), 16:30ean. -Urriak 17: Gasteiz (Amaia zentroa), 18:00etan. Helduak. -Urriak 18: Agurain (AEK), 17.00etan; Aramaio (Kultur Etxea), 17:00etan.
Txirritola euskara elkarteak Hitzak mendietan ekimena jarri du martxan. Urrian hasi eta azaroaren 22a bitartean luzatuko da.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |