Zigoitiko IV. Jardunaldi Feministen barruan. Berdintasun ipuin kontalaria, familientzako.
15 urtetik gorakoentzat, bertso eskola.
Obrengatik irekita. Aiaraldea Ekintzen Faktoria Laudioko Industrialdean erreformatzen ari den pabilioian sei kultur jarduera garatuko dira iraila eta urriko beste horrenbeste ostiraletan. Musika, bertsolaritza eta zinema ekitaldiak programatu dituzte Faktorian, tokiko elikagai eta edari ekologikoekin batera gozatzeko.
Aguraingo txosnagunearen egitarauaren barruan.
Irailetik ekainera bitartean, Gazte sortegiak sormen eskola egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero. Oihane Pereak, Miren Narbaizak, Edurne Azkaratek eta Hala Bideoko lagunek bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte bertan, hurrenez hurren. Izena emateko epea urriaren 16ra arte irekita egongo da. Eskolak 150 €ko prezioa du.
Arabako bertso eskoletan izena emateko deialdia. Aurkezpenak: -Irailak 30: Gasteiz (Amaia zentroa), 18:00etan. Haurrak eta gazteak. -Urriak 1: Oion (San Bizente Ikastola), 16:00etan. -Urriak 2: Amurrio (Kultur Etxea), 18:00etan. -Urriak 3: Kanpezu (Iturrienea), 19:30ean. -Urriak 4: Legutio (Kultur Etxea), 17:00etan. -Urriak 12: Zalduondo (Udaletxea), 16:30ean. -Urriak 17: Gasteiz (Amaia zentroa), 18:00etan. Helduak. -Urriak 18: Agurain (AEK), 17.00etan; Aramaio (Kultur Etxea), 17:00etan.
Txirritola euskara elkarteak Hitzak mendietan ekimena jarri du martxan. Urrian hasi eta azaroaren 22a bitartean luzatuko da.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |