Ur lagin bat hartu eta lupaz analizatuta, laborategiko ikertzaile bihurtuko gara, eta Salburuko hezegunean bizi diren organismoak eta formak behatu ahalko ditugu. 5-10 urte bitartekoentzat. Izen-ematea: Gasteizko Udala
Agur Etxebeste! filmaren proiekzioa. 3 euro. Sinopsia: Osasun arazoak direla medio, Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) alkatetza utzi behar du. Udaleko agindua ez galtzeko, bere emazte Maria Luisa izendatzen du herriko lehen emakumezko alkate. Maria Luisak seriotasunez hartuko du bere lan berria, eta goitik behera aldatuko du udaleko funtzionamendua. Horrek eragina izango du bikotearen erlazioan eta etxeko giroan.
Hasteko, askaria bertaratutako guztientzat. Jarraian, udazkeneko loreak egiteko eskulan saioa. 5 urtetik gorakoentzat. Kirikino taldeak koordinatuta. Doan.
Gauekoak egitasmoaren eskutik, Montauk talde gasteiztarraren kontzertua.
Araba Bertsozale egitasmoa. Bertso poteoa. Bertsolariak: Aroa Arrizubieta eta Iñaki Viñaspre. Antolatzailea: Urizaharreko Jai Batzordea.
Izarrako jaien egitarauaren barruan.
Aguraingo jaien egitarauaren barruan.
Izarrako jaien egitarauaren barruan.
Irailetik ekainera bitartean, Gazte sortegiak sormen eskola egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero. Oihane Pereak, Miren Narbaizak, Edurne Azkaratek eta Hala Bideoko lagunek bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte bertan, hurrenez hurren. Izena emateko epea urriaren 16ra arte irekita egongo da. Eskolak 150 €ko prezioa du.
Arabako bertso eskoletan izena emateko deialdia. Aurkezpenak: -Irailak 30: Gasteiz (Amaia zentroa), 18:00etan. Haurrak eta gazteak. -Urriak 1: Oion (San Bizente Ikastola), 16:00etan. -Urriak 2: Amurrio (Kultur Etxea), 18:00etan. -Urriak 3: Kanpezu (Iturrienea), 19:30ean. -Urriak 4: Legutio (Kultur Etxea), 17:00etan. -Urriak 12: Zalduondo (Udaletxea), 16:30ean. -Urriak 17: Gasteiz (Amaia zentroa), 18:00etan. Helduak. -Urriak 18: Agurain (AEK), 17.00etan; Aramaio (Kultur Etxea), 17:00etan.
Txirritola euskara elkarteak Hitzak mendietan ekimena jarri du martxan. Urrian hasi eta azaroaren 22a bitartean luzatuko da.
UEUrekin elkarlanean antolatutako jardunaldi honek aukera paregabea eskaintzen du ELEBILABen ia hiru hamarkadetako ibilbidean geldialdi bat eginez Euskal Herriko elebitasun goiztiarraren, eskola bidezko hizkuntzen irakaskuntzaren eta eleaniztasunaren tratamenduaren ikerketan izan diren aldaketez hausnartu eta ikerketaren emaitza nagusiak gizartearekin partekatzeko. Informazio gehiago: Oihaneder Euskararen Etxea - Jardunaldia
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |