Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik antolatutako jardunaldia. Gazteekin egoeraren diagnosia osatzeko asmoa dute, ostean administrazio eta arduradun politikoei hobekuntza proposamenak helarazteko. Ekitaldirako Hiruburu dinamika erabiliko dute: hiru protagonista —gazteak, kargu politikoak eta teknikoak— gai zehatz bat jorratzeko mahai baten inguruan elkartu eztabaida dezaten.
2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da hurrengo Euskaraldia. Aurkezpen bilera antolatu dute.
Herri Txiki, Infernu Handi saiorako grabatutako elkarrizketak proiektatuko dira. Ondoren, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik bakarrizketa eskainiko dute, eta Sebastian Lizaso arituko da bertsotan.
Anari eta Thalia Zedek arituko dira kontzertuan.
Irailetik ekainera bitartean, Gazte sortegiak sormen eskola egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero. Oihane Pereak, Miren Narbaizak, Edurne Azkaratek eta Hala Bideoko lagunek bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte bertan, hurrenez hurren. Izena emateko epea urriaren 16ra arte irekita egongo da. Eskolak 150 €ko prezioa du.
Arabako bertso eskoletan izena emateko deialdia. Aurkezpenak: -Irailak 30: Gasteiz (Amaia zentroa), 18:00etan. Haurrak eta gazteak. -Urriak 1: Oion (San Bizente Ikastola), 16:00etan. -Urriak 2: Amurrio (Kultur Etxea), 18:00etan. -Urriak 3: Kanpezu (Iturrienea), 19:30ean. -Urriak 4: Legutio (Kultur Etxea), 17:00etan. -Urriak 12: Zalduondo (Udaletxea), 16:30ean. -Urriak 17: Gasteiz (Amaia zentroa), 18:00etan. Helduak. -Urriak 18: Agurain (AEK), 17.00etan; Aramaio (Kultur Etxea), 17:00etan.
Txirritola euskara elkarteak Hitzak mendietan ekimena jarri du martxan. Urrian hasi eta azaroaren 22a bitartean luzatuko da.