17:30 Haurrentzako tailerrak (Institutuak, Ikastolak, La Milagrosak, Latiorro ikastetxeak eta Basalarrinak antolatuak). Gaztelu Puzgarriak eta jolasak, Kirikiñok antolatua.19:00 Diskotxantxa.20:00 Parrila jana.20:30 Laburmetraien emanaldia, Lamuza eskolak antolatua.
Lur Usabiagaren eskutik antzeztuta.
Bertso poteoa. Errege ataritik abiatuta, Gaztetxean amaiera. Bertsolariak: Iñaki Viñaspre, Aroa Arrizubieta eta Lautadako Bertso Eskolako kideak. Antolatzailea: Uraska eta Aguraingo Udala.
Obrengatik irekita. Aiaraldea Ekintzen Faktoria Laudioko Industrialdean erreformatzen ari den pabilioian sei kultur jarduera garatuko dira iraila eta urriko beste horrenbeste ostiraletan. Musika, bertsolaritza eta zinema ekitaldiak programatu dituzte Faktorian, tokiko elikagai eta edari ekologikoekin batera gozatzeko. Ostiral honetan, Jon Basaguren izango da.
Irailetik ekainera bitartean, Gazte sortegiak sormen eskola egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero. Oihane Pereak, Miren Narbaizak, Edurne Azkaratek eta Hala Bideoko lagunek bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte bertan, hurrenez hurren. Izena emateko epea urriaren 16ra arte irekita egongo da. Eskolak 150 €ko prezioa du.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |