Ur lagin bat hartu eta lupaz analizatuta, laborategiko ikertzaile bihurtuko gara, eta Salburuko hezegunean bizi diren organismoak eta formak behatu ahalko ditugu. 5-10 urte bitartekoentzat. Izen-ematea: Gasteizko Udala
Dulantziko jaien egitarauaren barruan, dantza plaza Haize dantza taldearen eskutik.
Zaramagako jaien egitarauaren barruan, Izaki Gardenak, Guda Dantza eta Paradixo taldeen kontzertuak.
Dulantziko jaien egitarauaren barruan, Akerbeltz taldearekin dantzaldia.
Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa martxan da bosgarren urtez. Nahi duen guztiak 2019ko udan munduan zehar eginiko bidaiak argazki eta hitzen bitartez kontatu ahal izango du. Parte hartzeko epea irailaren 21ean bukatuko da. Lan onenen egileek Durangoko Azokaz gozatzeko asteburu pasa kulturala irabaziko dute.
Irailetik ekainera bitartean, Gazte sortegiak sormen eskola egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero. Oihane Pereak, Miren Narbaizak, Edurne Azkaratek eta Hala Bideoko lagunek bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte bertan, hurrenez hurren. Izena emateko epea urriaren 16ra arte irekita egongo da. Eskolak 150 €ko prezioa du.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |