Ur lagin bat hartu eta lupaz analizatuta, laborategiko ikertzaile bihurtuko gara, eta Salburuko hezegunean bizi diren organismoak eta formak behatu ahalko ditugu. 5-10 urte bitartekoentzat. Izen-ematea: Gasteizko Udala
2019ko Ipuinen Eguna. Ipuin kontalariak: Oihana Ameskua, Iñaki Carretero, Ane Gebara eta Ane Urrugaeta. Publiko guztiarentzat. Bi txanda, goizez (12:30-14:30) eta arratsaldez (17:00-19:00) Sarrera: 5-8 euro.
Eskolaren 40. urteurrena. Herri-kirolak eta bertsolariak. Bertsolariak: Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre.
Humanity at music, sinfonia kooperatiboa proiektuaren barruan. Musika, dantza eta sorkuntza literario bidezko esperientzia kooperatiboa.
Humanity at music, sinfonia kooperatiboa proiektuaren barruan. Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Julio Soto, Jone Uria, Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Xabier Igoa eta Maddalen Arzallus bertsolariek bertsoak sortu dituzte proiekturako.
Bertso afaria. Bertsolariak: Xabi Igoa, Sebastian Lizaso eta Iñaki Murua.
Latiorro auzoko jaien egitarauaren barruan, Akelarre Dantza Taldearen erakustaldia.
Latiorroko jaien egitarauaren barruan, Jatorriz taldearekin dantzaldia, Enkore taldearen kontzertua eta Diskodantza.
Legutioko jaien egitarauaren barruan, Modus Operandi eta Mugi Panderoa taldeen kontzertua, Red Iron Squad talde gasteiztarrarekin batera.
Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa martxan da bosgarren urtez. Nahi duen guztiak 2019ko udan munduan zehar eginiko bidaiak argazki eta hitzen bitartez kontatu ahal izango du. Parte hartzeko epea irailaren 21ean bukatuko da. Lan onenen egileek Durangoko Azokaz gozatzeko asteburu pasa kulturala irabaziko dute.
Irailetik ekainera bitartean, Gazte sortegiak sormen eskola egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero. Oihane Pereak, Miren Narbaizak, Edurne Azkaratek eta Hala Bideoko lagunek bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte bertan, hurrenez hurren. Izena emateko epea urriaren 16ra arte irekita egongo da. Eskolak 150 €ko prezioa du.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |