Maitasun keinu bat besterik ez saiakera liburua aurkeztuko du Hasier Arraizek. Solasaldia izango da Miren Larrion, Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarinekin.
Musika eta zinema uztartzen dituen Kortxeak & Krispetak zikloak 5 urte bete ditu. Aurten hiru ikus-entzunezko eta kontzertu bat eskainiko ditu, uztailaren 2tik 5era: Lou, M.I.A. eta Orion ikus-entzunezkoak eta Eskean Kristo-ren kontzertua. Lou Olangua euskal rockak 80ko hamarkadan izan zuen aurrenetariko emakume ahotsa izan zen. Humedecidos, Ok Korral edota Las lagartas taldeetako abeslaria izan zen Lou. Baina ahots bat ez ezik, indarra ere erakusten zuen oholtza gainean, bere jarrera eta itxurarekin. Probokatzaile bat zen. Dokumental honetan 80ko hamarkadan emakumeek izan zuten lekuaz, euskaraz eta, estetikaz gain, jarrerak izan zuen garrantziaz hitz egiten da. Sozialki eta kulturalki apurtzailea izan zen erreferente batez.
Koreografiak, jolasak, asmakizunak, zirkoa, kantak… Konfusok, bere perkusio eta musika guztiak prest ditu. Zirkoz eta dantzaz blai dagoen numero batekin hasiko dira, toperaaa!, haiek esaten duten bezala. Baina hasi eta berehala arazo batekin topo egin dute, komunikazio arazo batekin…
Zuia Euskaraz 2019ko egitarauaren barruan. Funka eta rocka nahasten ditu taldeak.
Jazzaharrean jaialdiaren egitarauaren barruan. Bakarlaria da Petti (Bera, Nafarroa, 1973) eta amerikar sustraiak dituen rocka eta Bluesa egiten du. Zazpi bakarkako disko kaleratu ditu eta Anari, Txuma Murugarren, Rafa Rueda edota Barrence Whitfield kantariekin partekatutako diskoak ere baditu. Pettiren ezaugarri nagusiak, erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantuak, gitarra jotzeko trebezia eta taula gaineko indar basa dira.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |