Lehen euskal zirku ibiltaria, gure artisten topaleku. Magia, akrobaziak, malabareak, pailazoak, musika eta zirkuko diziplina ezberdinez goza daitekeen karpa txiki eta goxoa. Gure artistak gure hizkuntzan mundu guztiari irekia. Bi emanaldi: 17:00 eta 19:30 Kaldearte 2019 jaialdiaren egitarauaren barruan.
Erraia ikuskizunak emakume euskaldun baten bizitza du ardatz, eta horren baitan, haren jatorri, ibilbide eta inguruneak moldatuko du norbanako gisa, herri gisa. Etengabe eboluzionatzen ari den nortasunaren ideia islatzen da bertan, eta nortasun hori lurraren sustraietatik bertatik eraikia dago. Kablearen gaineko orekan espezializatutako artista bat da Garazi Pascual. Roberto Castro Boti da zuzeneko musikaren egilea.
Ilusioaren laborategia familia guztiarentzako ikuskizuna da, non ikusleak magiaren sekretu handietan sartzen diren.
Gasteizko Gaztetxeko Bakarlari Bakartiak jaia.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |