Uda zertzetaren inguruko natur ibilbidea antolatu du Gasteizko Udalak.
Arratzua-Ubarrundiako Euskaraz Bizi Eguna. Bertso bazkaria. Bertsolariak: Paula Amilburu, Miren Amuriza eta Iñaki Viñaspre.
Lehen euskal zirku ibiltaria, gure artisten topaleku. Magia, akrobaziak, malabareak, pailazoak, musika eta zirkuko diziplina ezberdinez goza daitekeen karpa txiki eta goxoa. Gure artistak gure hizkuntzan mundu guztiari irekia. Bi emanaldi: 17:00 eta 19:30. Kaldearte 2019 jaialdiaren egitarauaren barruan.
Jeiki dantza taldearen eskutik. Bi ikuskizun: 17:00etan Irri dantza Txikiak, eta 19:00etan Ertainak Gazteak.
Urbisuko jaien egitarauaren barruan.
Aiton-amona bikote bat etxe gabe geratzear dago. Berrogei urtez bizi izan dira etxe horretan, auzo horretan, eta, gaur, ezkondu ondoren erosi zuten pisua betirako uzteko unea iritsi da. Kaldearte 2019 jaialdiaren egitarauaren barruan.
Abeslari eta konpositore oiartzuar honek (Gipuzkoa), 14 urte zituela, Alaitz eta Maider trikitilari-bikote aski ezaguna osatu zuen Alaitz Telletxearekin, eta elkarrekin inoiz ez bezalako arrakasta lortu zuten 90eko hamarraldian. 2017. urtean Zuei izeneko bere lehen bakarkako lana aurkeztu zuen, eta orain, Bidean izeneko bakarkako bigarren diskoa aurkezten digu. KaldeArten hirukote bat osatuz arituko da Gorka Urra eta Urbil Artolarekin batera.XVI. mendeko jauregi batetik, hiriko teilatuen ikuspegiak dituen balkoi batean, lagun talde txiki bat kontzertu akustiko, barnekoi eta hurbil batez gozatzen ari da. KaldeArtek koproduzitua. Prezioa: 5 euro.
Txagorritxu auzoko jaien egitarauaren barruan.
Arratzua-Ubarrundiako Euskaraz Bizi Egunaren egitarauaren barruan.