'Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik' eta 'Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa?' hitzaldiak. Parte hartzaileak: Xabier Aierdi eta Maite Berriozabal. Aurkezlea: Ainhoa Aizpurua Insausti. Antolatzailea: Mintzola Ahozko Lantegia. Informazio gehiago: Mintzola Ahozko Lantegia
Jabier Muguruzak diska berria aurkeztuko du Poetak Maiatzean 2019 jaialdiaren baitan, Ander Mujikarekin batera. Bakarlari irundarraren disko berriak, hamabosgarrena kantautore moduan, aldaketa nabarmena dakar instrumentazio aldetik: urte luzeetan lagundu dion oinarri akustikoa alde batera utzi, eta gitarra elektrikoak (Ander Mujika) eta elementu elektronikoak (Carasueño) ditu ardatz oraingo honetan; modu horretara, soinu-paisaia berri batera eramaten du obra.
Joseba Irazoki eta Lagunak ekimena Lugaritzeko Kultur Etxeak egindako proposamen batetik sortu zen. Irazokik eta lagunek bertan eskainitako kontzertua oso ongi atera zen, eta ondorioz, disko batean lanean hasi ziren. Prezioa: 10/12 euro.