Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareak antolatutako egitarauaren barruan. Munduan zehar bidaiatuko dugu, musika eta ipuinak lagun. Hainbat kulturatako doinu, hitz eta erritmo, belarritik abiatuta hasiko den bidaia zoragarri baterako. Maider Galarza eta Luis Mari Remesarren eskutik.
Zer dira Fake News-ak? Funtsean, kontrastatu gabeko berriak. Gaurkotasun handiko hitza eta gaia dira Fake News-ak, nahiz eta atzo goizekoak ez izan. Horixe aztertu nahi izan du Fito Rodriguezek liburu honetan, eta aurkezpen honekin bere hausnarketak azaltzera etorriko da Oihanederrera.