Asteartea, maiatzak 21



16:00

[IKASTAROA] Tresna berriak eskola orduz kanpoko jardueretan euskara sustatzeko

Assa Ikastola, Arabako Errioxa Lapuebla de Labarca | IKASTAROA

Kuadrillako Euskara Zerbitzuak begirale, hezitzaile eta dinamizatzaileei zuzendutako formazio saioa antolatu du. Ikastaro hau eskola orduz kanpoko jardueretan haurrekin lan egiten duten hezitzaileentzat zuzendutakoa da bereziki. Besteak beste: kirol jardueretakoak, antzerkia moduko jardueretakoak, eskoletan eguerdietan patio orduetako dinamizatzaileak, edota hizkuntza-errefortzu saioetakoak. Hau da: haurrei zuzendutako jarduerak eta izaera aktiboa dutenak dinamizatzen dituztenentzat. Informazio gehiago: Euskara Maite Dut - Begirale eta dinamizatzaile euskaldunentzako formazioa Izena emateko: maiatzaren 17a baino lehen, claguardia.euskara@ayto.araba.eus helbidean.

[IKASTAROA] Tresna berriak eskola orduz kanpoko jardueretan euskara sustatzeko Assa Ikastola

Kuadrillako Euskara Zerbitzuak begirale, hezitzaile eta dinamizatzaileei zuzendutako formazio saioa antolatu du.

Ikastaro hau eskola orduz kanpoko jardueretan haurrekin lan egiten duten hezitzaileentzat zuzendutakoa da bereziki. Besteak beste: kirol jardueretakoak, antzerkia moduko jardueretakoak, eskoletan eguerdietan patio orduetako dinamizatzaileak, edota hizkuntza-errefortzu saioetakoak. Hau da: haurrei zuzendutako jarduerak eta izaera aktiboa dutenak dinamizatzen dituztenentzat.

Informazio gehiago: Euskara Maite Dut - Begirale eta dinamizatzaile euskaldunentzako formazioa

Izena emateko: maiatzaren 17a baino lehen, claguardia.euskara@ayto.araba.eus helbidean.


18:00

[IPUIN KONTALARIA] 'Animalien biltzarra'

Abetxukuko Gizarte Etxea, Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Maider Alcelay ipuin kontalariaren eskutik. Urtero animaliek biltzarra egiten dute, suaren inguruan, urtean zehar gertatutakoak eta bizitako istorioak elkarri kontatzeko. Bertan dira igelak, saguak, sugandila bihurriak, baserriko oilarra, otso despistatua… Gasteizko Liburutegien egitarauaren barruan. Prezioa: euro bat.

[IPUIN KONTALARIA] 'Animalien biltzarra' Abetxukuko Gizarte Etxea

Maider Alcelay ipuin kontalariaren eskutik.

Urtero animaliek biltzarra egiten dute, suaren inguruan, urtean zehar gertatutakoak eta bizitako istorioak elkarri kontatzeko. Bertan dira igelak, saguak, sugandila bihurriak, baserriko oilarra, otso despistatua…

Gasteizko Liburutegien egitarauaren barruan. Prezioa: euro bat.


19:00

[BERTSOLARITZA] Gasteiz Berezia

Vital Kutxa Fundazioa aretoa - DENDARABA, Gasteiz | IKUSKIZUNA

Poetak Maiatzean. Bertsolariak eta poetak. Bertsolariak: Andoni Egaña, Aroa Arrizubieta eta Asier Otamendi. Poetak: Leire Bilbao, Edu Zelaieta eta La Basu. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal

[BERTSOLARITZA] Gasteiz Berezia Vital Kutxa Fundazioa aretoa - DENDARABA

Poetak Maiatzean. Bertsolariak eta poetak.

Bertsolariak: Andoni Egaña, Aroa Arrizubieta eta Asier Otamendi.

Poetak: Leire Bilbao, Edu Zelaieta eta La Basu.

Gai-jartzailea: Maite Berriozabal


20:30

[PARRAL EMANALDIAK] Eneritz Furyak

Parral taberna, Gasteiz | KONTZERTUA

Hainbat taldetan aritu ondoren, dagoeneko bakarlari moduan ari zen artean, balazta sakatzeko erabakia hartu zuen, 2016. urte hasieran, Eneritz Furyakek: Kasernarat proiektua bukatu zen orduan, baita aro baten azkena heldu ere. Aro berriak, urtebeteko isiltasuna ekarri zion, eta taulara igo gabeko tarte horrek kantu zaharrak nahiz berriak bakarkako aurreneko diskoan biltzeko astia. Taulara itzuli eta kantu horiek aurkezteko garaia du orain, ahotsa eta gitarra akustikoarekin lagunduta. GEU Elkartearen eskutik.

[PARRAL EMANALDIAK] Eneritz Furyak Parral taberna

Hainbat taldetan aritu ondoren, dagoeneko bakarlari moduan ari zen artean, balazta sakatzeko erabakia hartu zuen, 2016. urte hasieran, Eneritz Furyakek: Kasernarat proiektua bukatu zen orduan, baita aro baten azkena heldu ere. Aro berriak, urtebeteko isiltasuna ekarri zion, eta taulara igo gabeko tarte horrek kantu zaharrak nahiz berriak bakarkako aurreneko diskoan biltzeko astia.

Taulara itzuli eta kantu horiek aurkezteko garaia du orain, ahotsa eta gitarra akustikoarekin lagunduta.

GEU Elkartearen eskutik.

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»