Ekonomia feministaren hastapenak: bizitza erdigunera.
Bertsoa Bizi Gazte eguna. Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala. 11:00 bideoklip emanaldia 12:00 Eskolarteko finala. Bertsolariak: Martin Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Beñat Cano, Danel Herrarte, Aitor Ugarte eta Eli Zaldua. Bazkaria, sari banaketa eta dantza plaza. Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea.
Aramaioko ekoizleak eta produktuak. Eskolako haurrek egindako txorimaloak ikusgai izango dira goizean zehar. Guraso elkartearen eskutik. Bigarren eskuko azoka. Behar ez dituzun arropa eta osagarriak (neurri eta kolore guztietakoak) eta haurrentzako trona, motxila, bainera zein bizikleta, motorrak, patineteak... eraman ekonomatora. Biltzeko ordutegia: astearte eta ostegunetan (17:30etik 20:00etara) eta larunbatetan 11:00etatik 13:00etara. Oharrak: erabilgarri ez dagoena birziklatzera botako da; umeen jostailuak ez dira jasoko; azoka ondoren, beharra dutenekin lan egiten duen gobernuz kanpoko erakunde bati emango zaio gelditzen dena.
Gorbeialdeko dantzarien topaketa Egitaraua arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta plazatik kalejiran igoko dira frontoira dantzariak. Eguraldiak laguntzen badu, frontoi kanpoan egingo da jaialdia eta bestela barruan. 180 dantzari inguru bilduko dira zapatuan Aramaion: Zuiako dantzariak, Oketa Alaia taldea, Bidabarri taldea, Triskari taldea eta Aramaioko Lagun Artean taldeko dantzariak arituko dira. Jaialdiari amaieran, zuzeneko musika eta dantza saio gidatua izango da ondoren.
Eider Perez eta Leire Etxezarretak irekiko dute iluntzea, hitzaldia, musika eta poesia uztartzen dituen Ireki leihoak emanaldiarekin. Jarraian, Garazi Basterretxea eta Celeste Aguerok gorputzen, desiren eta poesiaren mundura eramango gaituzte, poesia xuxurlatuaren bidez. Ondoren, Ane Gebara ipuin kontalaria izango da.