Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareak antolatutako egitarauaren barruan. Trakamatraka konpainiaren eskutik. Material birziklatuak edo etxean erraz aurki ditzakegun objektuak erabilita, haize, hari edo perkusio musika-tresnak egingo ditugu. Musika ere joko dugu haiekin.
Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareak antolatutako egitarauaren barruan. Kokitok dio munduko film zuzendaririk onenetarikoa dela. Gauero film berri bat estreinatzen du, genero eta estilo guztietan. Argiak, kamera eta akzioa!
Bizilurreko eta Etxaldeko emakumeekin.
Euskal literaturaren zati garrantzitsua da ipuina, baina ez dago mereziko lukeen bezain hedatua irakurleen artean. ipuina.eus webgunean edertasun horren izpi batzuk eskaini nahi izan dituzte sustatzaileek, apurka bada ere ikuspegi orokor eta osatu samar bat hartu ahal izan dadin gure genero bihurri honetaz, eta Oihaneder Euskararen Etxera hurbilduko dira ekimen horren berri ematera Koldo Izagirre idazlea eta SUSA argitaletxeko kide Mikel Elorza. Ipuin kontaketa ere izango da, eta horretarako Ane Gebara ipuin kontalari arabarra edukiko dute taulakide.
Antolatzailea: Zizta Euskara Taldea.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |