Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareak antolatutako egitarauaren barruan. Ilunpetan irakurri daitezkeen ipuinak sortuko ditugu eta irudiak ikusteko makina bat erabiliko dugu. Magia ote da? Arima Cool Tourren eskutik.
Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareak antolatutako egitarauaren barruan. Kontzertu dramatizatua, marinba eta txirulekin, hainbat egoera adierazteko: txantxak, beldurra, haserrea, barrea, korrikaldiak... Bartok, Grieg, Ravel, Mancini eta abarren musikarekin. Udasoinu Musika Elkartearen eskutik: Alberto Itoiz eta Elisa Peñagarikano.
Olatz Salvadorren eskutik. Musika, literatura eta emozioak batera.
Zer gertatu zen 1978ko urriko 12an Chelsea Hotelean? Benetan izan al zen Sid Vicious Nancy Spungenen heriotza eragin zuen labankadaren egilea? Sad Vacation dokumentalean aurkituko dituzun galdera batzuk dira hauek, baita erantzunak ere, Punk Rock generoan izandako bikote doilorrenari buruzko dokumental bikaina baita. Haien arteko harremanen nondik norakoak azaltzen dituzte, eta azken puntua eta amaiera ematen diote, Huey Morgan (Fun Loving Criminals), Bob Gruen, Howie Pyro (D-Generation, Danzig), Roadent (Sex Pistols roadie eta konfiantzazko laguna) eta Sylvain Sylvain (New York Dolls) artistek. Jatorrizko bertsioan, euskaraz azpititulatuta.