Lukotik sartuko da Korrika 7:33an.
21. Korrikaren amaiera jaia. Kale animazioa eta askotariko ekintzak Probintzia plazan, Posta kalean, plaza Berrian, Aihotz plazan, Buruileriak plazan, Landatxon eta Foru plazan.
Korrikaren amaierako jaiaren egitarauaren barruan. Bertsolariak: Paula Amilburu, Andere Arriolabengoa, Aroa Arrizubieta eta Oihane Perea. Gai-jartzailea: Marta Ugarte. Antolatzailea: AEK.
Panoramix druida lurrera erori da, eta orkatila bat bihurritu du. Asterixek eta Obelixek lagunduta, Galia osoan zehar bidaiatuko du druida trebe baten bila, hari edabe magikoaren errezetaren sekretua helarazteko asmoz, bere herrixkaren etorkizuna ziurtatzeko.
Zurrunbilo Euskal arte eszeniko garaikideen jaialdiaren egitarauaren barruan, antzerkia Axut konpainiaren eskutik.