21. Korrikaren egitarauaren barruan.
21. Korrikaren egitarauaren barruan. 10:00 Txangoa eta bisita gidatua Astulezko gaztelura. 12:00 Triki-jaia Gaubeako merkatuan.
Gorbeialdea Musikaz Blai Ekimenak eskualdea osatzen duten 6 udalerrien arteko lotura sendotzea, elkarren arteko ezagutza bultzatzea eta Gorbeialdeko pertsonen eta elkarteen arteko harremanak indartzea du helburu.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna. XVII. mendea Kultur Elkartearen eskutik.
Publiko artera agertzen dira euren frustrazio, desio eta kexak adierazteko. Maitasun istoriorik ederrenetan bezala, euskara maite dute eta gorroto. Gorroto dutelako maite dute; maite dutelako, gorroto. Desentxufatuak katarsi ariketa bat da. Euskara ikasleentzat bada, jakina, euren isla (deformatua) ikusten dutelako eszenatokian. Baina euskara ikasle ez direnentzat ere. Tartean Teatroa konpainiaren eskutik.
Fermin Muguruzak zuzendutako filmaren proiekzioa. 1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte-hartzea.
Laugarren urtez, Ilunabarrean Dantzan zikloa bueltan dator Oihanederren klaustrora. Urtarriletik apirilera lau balfolk-folk dantzaldi egingo dira, hilean behin, igande iluntzetan. Parte hartzeko gonbidapena behar da. Saio bakoitza baino 10 egun lehenago egongo dira eskuragai Oihaneder Euskararen Etxeko harreran. Lehen saiorako gonbidapenak urtarrilaren 3tik aurrera jaso ahalko dira.