21. Korrikaren harira, Adurtza-San Kristobal inguruko korrika batzordeak antolatutako egitarauaren barruan. Material salmenta, luntxa, txapa-tailerra, photo call-a, musika eta aurpegi margoketa.
Formatzaileak: Xabi Lasa eta Oihane Perea. Datak: apirilak 5, 12 eta 26. Maiatzak 3. Izena emateko azken eguna: martxoak 29. Informazio gehiago: Hiriko Arte Feministaren laborategia
17:30 Korrika txikia 18:00 Reziclonk
Pertsona errefuxiatuen aldeko elkartasun jaialdia. Antolatzailea: Hemendik Harantz, Errekaleor Bizirik!
12 urtetik aurrera.
Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan, Linbo planeta antzerkiaren emanaldia. Inork oroitzen ez duen leku bat. Ondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerrak atzean utzitako hondamendia agian? Errefuxiatu kanpamentu abandonatu bat akaso?Edo nork daki, galaxia honetako beste planeta bat beharbada. Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Bakarrik bizitzera ohitua, hondamendiaren erdian bere bizilekua sortzea lortu du eta tarteka jasaten dituen erasoei bizirauten ere ikasi du. Aspaldian aspertzen hasia da ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria. Goiz batean sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Ibrahim txakurra. Eta elkarrekin inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira, irudimenaren indarrari esker bakarrik egin daitekeen bidaia batean. Numak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, bere arbasoek, desertuko nomadek, aspaldi egin zuten moduan. Izarrei jarraika.
Martxoaren 18tik apirilaren 17ra bitartean, Laburbira euskarazko film laburren XVI. zirkuitua izango da. Laburmetraiak: Hotzean garbitu, Ilunpean, Erroak, June, Shell Phone, Ama, Zapatak, Handiak eta txikiak eta Begi ninien koreografia. -Maeztu: Arraia-Maeztuko udaletxean, 19:00etan. -Aiara: udaletxeko aretoan, 19:30ean. Informazio gehiago: Laburbira 2019
2018ko uztailean, bizikletak lagun, Koldo Zubizarreta eta Ainhoa Perez de Nanclares Namibiarantz abiatu ziren. Bidaiaren nondik norakoak elkarbanatuko dituzte. Bidaia kronika, Koldo Zubizarreta eta Ainhoa Perez de Nanclaresen eskutik. Urkabustaizko Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan.
Andoni Egaña bertsolariarekin eta Jon Ostolatza trikitilariarekin. laudioOHOLTZA eta Korrika Kulturala programen barruko ekimena. 3 euro.
Bertsolariak: Manex Agirre eta Iñaki Viñaspre. Erreserba egiteko: euskeratrebino@gmail.com
Gasteizko Gaztetxearen eta Hala Bedi Irratiaren eskutik, 2019ko egitarauari ekingo dio Muinoko Hotsak ekimenak. Hilabetero bezala, Arabako eta kanpoko talde batek partekatuko dute oholtza. Prezioa: 5 euro.
Dantza filma eskainiko dute Aramaioko kultura etxean. Telmo Esnal zuzendaria bertan izango da, pelikula aurkezteko.