Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareak antolatutako egitarauaren barruan. Gure eskuek mundua ulertzen laguntzen digute, sentitzen eta maitasuna adierazten. Ekiren aitonak eskuak zimurrez. Ameli eta xirrikituen jostunen eskutik.
LGTBIQ mugimenduaren 25 urte Gasteizen. Dokumental honetan, bertako LGTBIQ mugimenduaren azken 25 urtetako ibilbide historiko eta kronologikoa ikusi ahal izango dugu. LGTBIQ kolektioaren eskubideen defentsan aritutakoen testingantzak jasotzen dira eta mugimenduaren protagonista izandakoen ahotsek zein garai ezberdinak jasotzen dituzten irudi eta argazkiek hurbilduko gaituzte bere bilakaerara.
Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa da. Sarrionandia luzaro irudirik gabeko poeta izan da. Izoztuta balego bezala, hogeita hamar urtez zuri beltzeko argazki bat izan da euskaldunontzat. Argazki bat eta bakarra. Irudirik eza. Ausentzia. Doakoa. Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan.
Martxoaren 18tik apirilaren 17ra bitartean, Laburbira euskarazko film laburren XVI. zirkuitua izango da. Laburmetraiak: Hotzean garbitu, Ilunpean, Erroak, June, Shell Phone, Ama, Zapatak, Handiak eta txikiak eta Begi ninien koreografia. -Guardia: Zinean, 19:00etan. -Zuia: Murgiako Administrazio Batzarraren egoitzan, 19:00etan. Informazio gehiago: Laburbira 2019
Udal Liburutegi Sareak antolatutako gazte eta helduentzako jardueren barruan.
Urrezko Zeledoiak elkarteak bazkide berriei ongi etorria emango die. Ekitaldian zehar Idoia Asurmendi gazte aramaioarrak emanaldia eskainiko du, euskal eta nazioarteko kantak aurkeztuz. Egun Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko ikaslea eta Euskal Herriko Gazte Abesbatzako partaidea da.
Bidaia baten istorioa da hau. Mikel Urdangarin musikariak, goiz batez, Alain Urrutia margolariarekin skype bidez hitz egiten duenean hasten da. Azken honek margolan bat eskainiko dio Mikeli opari gisa, baina baldintza batez: haren bila etorri behar du Londresera. Bidaia hori aitzakia hartuta, antzinako greziar mitoak eta kontzertu jendetsuak uztartuz, bere lanetik bizitzeko apustua egin duen artista baten eguneroko borroka ezagutuko dugu.
Zuzendari gonbidatua: Miren Mujika.
2018ko Gazte Sortzaileak programaren lan irabazleen aurkezpena. -Tripak: huts bete hots, Eguzki Donneallan Armengod eta Haizea Beruete Lopetegi. Ikuskizun multidiziplinarra.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |