Itsasoak badaki haserretzen eta baita emeki-emeki bere bazterrak laztantzen ere. Kantu zahar eta kontu berriak, bertsoz edertuak, txirikordatzen ditu amuetan. Gaur ere itsasoratzeko moduko giroa egiten du… 3-9 urte bitartekoentzat. Antolatzaileak: Gasteizko Udala.
Ixak Arrutik (Mendeku Itxua, Izeberg) eta Natali Izagirrek sortutako taldea da Natali. Proiektua osatzeko, Gorka Mendizabal, Andres Insua eta Olaia Inziarte batu dira taldera, eta lehen diskoa grabatu dute, Kaki Arkarazok ekoitzia.