12:30 Talo tailerra. 14:30 Kantu-bazkari herrikoia, Ainhoa Ansarekin.
Nire aita ogroa da ikuskizuna pertsona onen ankerkeriaz eta txarren ontasunaz aritzen da, baita zigorraz, erruaz, elkartasunaz, justiziaz, ontasunaz eta gaitzaz ere.
Laugarren urtez, Ilunabarrean Dantzan zikloa bueltan dator Oihanederren klaustrora. Urtarriletik apirilera lau balfolk-folk dantzaldi egingo dira, hilean behin, igande iluntzetan. Parte hartzeko gonbidapena behar da. Saio bakoitza baino 10 egun lehenago egongo dira eskuragai Oihaneder Euskararen Etxeko harreran. Lehen saiorako gonbidapenak urtarrilaren 3tik aurrera jaso ahalko dira.