Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizikleta hartu eta Australiako hego-ekialdean barrena bidaiatu dute Izarok eta Urdinek, haien 3 urteko haurra Himalekin batera. Zazpi asteko bidaiaren nondik norakoak bildu dituzte ikus-entzunezko honetan. Mendia eta abenturari buruzko ikus-entzunezkoen egitarauaren barruan. Antolatzaileak: San Ignacio-Basotxo Mendi taldea eta Adurtzakoak auzo elkartea.
Laugarren urtez, Ilunabarrean Dantzan zikloa bueltan dator Oihanederren klaustrora. Urtarriletik apirilera lau balfolk-folk dantzaldi egingo dira, hilean behin, igande iluntzetan. Parte hartzeko gonbidapena behar da. Saio bakoitza baino 10 egun lehenago egongo dira eskuragai Oihaneder Euskararen Etxeko harreran. Lehen saiorako gonbidapenak urtarrilaren 3tik aurrera jaso ahalko dira.
Otsailean hasi, eta martxora arte, internet bidezko ginkanan parte hartu, lau proba egin, eta saria irabazteko aukera izango duzu. 600 euroko bono-saria izango da. Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2019
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |