Asteazkena, abenduak 12



18:00

[HITZALDIA] 'Hezkidetza familian: berdintasunean heztearen garrantzia'

Salburuako gizarte etxea, Gasteiz | HITZALDIA

SETEMek antolatuta, Kalaka Komunikazio Parekidearen eskutik. Ilazki Gainza Giraldo, hitzaldi honetako hizlaria, Kalaka Komunikazio Parekidea agentziaren sortzaileetako bat da; ekimen horrek komunikaziotik eta feminismotik lan egiten du hainbat proiektutan, hala nola berdintasunerako ipuinetan eta familiako hezkidetzan. Sarrera doakoa.

[HITZALDIA] 'Hezkidetza familian: berdintasunean heztearen garrantzia' Salburuako gizarte etxea

SETEMek antolatuta, Kalaka Komunikazio Parekidearen eskutik.

Ilazki Gainza Giraldo, hitzaldi honetako hizlaria, Kalaka Komunikazio Parekidea agentziaren sortzaileetako bat da; ekimen horrek komunikaziotik eta feminismotik lan egiten du hainbat proiektutan, hala nola berdintasunerako ipuinetan eta familiako hezkidetzan.

Sarrera doakoa.


18:00

[IPUIN KONTALARIA] 'Ni neu Galtzeta'

Zabalganako Liburutegia, Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Joana Ziganda eta Iker Uriberen eskutik, ipuin kontaketa. Egunerokotasunaren gorabeheretan bakarrik geldituko den galtzerdi baten istorioa dugu hau. Hasierako beldurrak eta oztopoak gaindituta, bere ametsen bila abiatuko da.

[IPUIN KONTALARIA] 'Ni neu Galtzeta' Zabalganako Liburutegia

Joana Ziganda eta Iker Uriberen eskutik, ipuin kontaketa.

Egunerokotasunaren gorabeheretan bakarrik geldituko den galtzerdi baten istorioa dugu hau. Hasierako beldurrak eta oztopoak gaindituta, bere ametsen bila abiatuko da.


19:00

[HITZALDIA] 'Atzerritar izateari buruzko hausnarketa'

Judimendi Liburutegia, Gasteiz | HITZALDIA

Gasteizko liburutegien egitarauaren barruan. Xabier Etxeberriak bakarka idatzitako bere lehen eleberriarekin, Egun denak ez dira berdin (Elkar 2001), Igartza saria irabazi zuen. Hortik aurrera helduentzako nahiz haur eta gazteentzako hainbat liburu idatzi ditu, gehienak anaia Martin Etxeberriarekin batera. Berriro itzuliko balitz Danimarkan kokaturiko nobela beltza idatzi du Xabier Etxeberriak, atzerritar izateari buruz hausnartzen duena. Bi hari narratibo uztartzen ditu: alabarekin harremana galdu eta haren bila dabilen ama baten istorioa batetik, eta alargundu berritan alabatxoa zaindu behar duen euskal musikari batena bestetik. Argitaratu berri duen nobelari buruz eta idazketa prozesuari buruz hitz egingo digu Xabierrek solasaldi honetan.

[HITZALDIA] 'Atzerritar izateari buruzko hausnarketa' Judimendi Liburutegia

Gasteizko liburutegien egitarauaren barruan.

Xabier Etxeberriak bakarka idatzitako bere lehen eleberriarekin, Egun denak ez dira berdin (Elkar 2001), Igartza saria irabazi zuen. Hortik aurrera helduentzako nahiz haur eta gazteentzako hainbat liburu idatzi ditu, gehienak anaia Martin Etxeberriarekin batera. Berriro itzuliko balitz Danimarkan kokaturiko nobela beltza idatzi du Xabier Etxeberriak, atzerritar izateari buruz hausnartzen duena. Bi hari narratibo uztartzen ditu: alabarekin harremana galdu eta haren bila dabilen ama baten istorioa batetik, eta alargundu berritan alabatxoa zaindu behar duen euskal musikari batena bestetik.

Argitaratu berri duen nobelari buruz eta idazketa prozesuari buruz hitz egingo digu Xabierrek solasaldi honetan.


19:00

[EMANALDIA] 'Mundu bat ahoz aho'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | HITZALDIA

'Mundu bat ahoz aho' emanaldia eta ondoren hizketaldia.

[EMANALDIA] 'Mundu bat ahoz aho' Oihaneder Euskararen Etxea

'Mundu bat ahoz aho' emanaldia eta ondoren hizketaldia.


21:00

[KONTZERTUA] Konpost

Aranba taberna, Gasteiz

[KONTZERTUA] Konpost Aranba taberna


23:59

[BATERA] Deialdia irekita

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | PROPOSAMENA

Batera deialdia 16-30 urte bitarteko gazte gasteiztarrei zuzenduta dago, eta gazteen proiektu kulturalei bultzada ematea du xede.  Urriaren 16tik abenduaren 16ra gazteek proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte. Edozein ideiak balio du euskaraz garatzekoa bada, eta kulturarekin zerikusia badu: liburu edo diska bat argitaratu, ekitaldi bat antolatu, APP bat sortu, bideo-jolas bat garatu, antzezlan bat sustatu... Informazio gehiago: https://www.itsulapikoa.eus/eu/deialdiak/batera 

[BATERA] Deialdia irekita Oihaneder Euskararen Etxea

Batera deialdia 16-30 urte bitarteko gazte gasteiztarrei zuzenduta dago, eta gazteen proiektu kulturalei bultzada ematea du xede. 

Urriaren 16tik abenduaren 16ra gazteek proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte. Edozein ideiak balio du euskaraz garatzekoa bada, eta kulturarekin zerikusia badu: liburu edo diska bat argitaratu, ekitaldi bat antolatu, APP bat sortu, bideo-jolas bat garatu, antzezlan bat sustatu...

Informazio gehiago: https://www.itsulapikoa.eus/eu/deialdiak/batera 

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»