Arabako Lautadako Kuadrillak antolatuta, eta Oxigenoa Euskarari ekimenaren baitan, Lizarrusti eta Zaldibia artean egingo dute txangoa. Halaber, honako gai hau jorratuko dute:Orientazioa mendian. Mapa eta iparorratzarekin orientatzeko oinarrizko teknikak ikasiko ditugu.
Kantari Gasteiz haur eta gazteentzako euskarazko karaokearen hirugarren edizioa. Grabazioa Vital Kutxa Fundazioaren aretoan, Dendaraban, izango da (gonbidapenak parte-hartzaileen artean banatu dira). Bertaratzen ez direnek, ordea, saio guztiak zuzenean ikusteko aukera izango dute, alea.eus webgunean. Aurten, 400 ume inguruk parte hartuko dute Kantarin, 7 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek, hain zuzen.
Altraste dantza taldeak eskainitako ikuskizuna. Zuriñe Benaventeren dantzak eta Ignacio Monterrubioren musikak hemen eta orain bidaiatzen dute Karmele Igartuaren poesiarekin batera. Sarrera: librea, lekuak bete arte.
Emakumeen taldeek eskainitako euskarazko kontzertu akustikoen zikloa.
Batera deialdia 16-30 urte bitarteko gazte gasteiztarrei zuzenduta dago, eta gazteen proiektu kulturalei bultzada ematea du xede. Urriaren 16tik abenduaren 16ra gazteek proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte. Edozein ideiak balio du euskaraz garatzekoa bada, eta kulturarekin zerikusia badu: liburu edo diska bat argitaratu, ekitaldi bat antolatu, APP bat sortu, bideo-jolas bat garatu, antzezlan bat sustatu... Informazio gehiago: https://www.itsulapikoa.eus/eu/deialdiak/batera
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |