Gasteizko Mintzalagunak antolatzen dituen udako ekintza osagarrien programazioaren barruan. Ibon Guillen trenzaleak egingo ditu gidari lanak eta Betoñotik Otazura bitartean antzinako Anglo Vasco trenbideak egiten duen bidea jarraituko dugu, bizikletaz. Hirian trenbideak utzi zituen aztarnak ikusi, bitxikeri batzuk ezagutu eta euskaraz arratsalde polita pasako dugu. Bizikleta eramatea beharrezkoa da.
Txaloka elkartearen eskutik. Bualá sukaldariak postrerik goxoenaren bila dabiltza. Sukaldean gertatuko den abentura miresgarri honek zentzuen eta imajinazioaren munduan murgilduko zaituzte. On egin! Gasteizko Udalaren programazioaren barruan dago Dibertikale, kale ikuskizunen saioa.
Ei txo! Jauzi egin eta euskaraz hitz egin programaren barruan, Bocabeats Comedia bikoteak ikuskizuna eskainiko du.
Jolas Txokoak programaren bitartez, haurrek ekintza ugariz eta euskaraz gozatzeko aukera izango dute. Besteak beste, kirolak, abenturak, uretako jolasak eta eskulanak, egingo dituzte.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |