Maitasunaren sugarrean gira eta bira arituko dira Itziar Rekalde eta Eñaut Armentia. Sugarrak bizirik iraun dezan egindako lanak eta estrategiak gerturatuko dituzte Maitasunezko istorio bi eta marko teoriko bakarra lanean.
Tornado Teatro konpainiaren eskutik. Lapurminak clown hizkuntza eta komedia nahasten dituen kale antzerki ibiltaria da eta funtzio bakoitzean lekuaren ezaugarri berezietara moldatzen da ikusleak batetik bestera eramanez lau ganorabakoen atzetik.
Gasteizko Alde Zaharreko jazz jaialdiaren programazioaren barruan, Anita Parker taldeak eskainiko du kontzertua.
Adurtza auzoko jaien barruan, Azken Aukera taldearen kontzertua izango da. Atom Rhumba eta DJ Tarantistak ere izango dira bertan.
Jolas Txokoak programaren bitartez, haurrek ekintza ugariz eta euskaraz gozatzeko aukera izango dute. Besteak beste, kirolak, abenturak, uretako jolasak eta eskulanak, egingo dituzte.