Gazte Sortzaileak beka deialdia martxan jarri da. Proiektuak aurkezteko azken eguna 2018ko uztailaren 2a izango da. Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org
Artziniegan euskaraz bizi nahi dugu! Euskarazko hedabideak babestu eta sustatu lemapean elkartasun jaia prestatu dute Artziniegako elkarteek. Egitaraua: 11:00etan haur eta gurasoentzat ginkana jolasa, Alde Zaharrean. 11:30ean Amurrioko eta Artziniegako emakume taldeen partida. 12:30ean talo tailerra Artziniega Museoaren eskutik. 12:30ean herri kirolen erakustaldia, Bizindar kirol taldeko kideekin. 13:30ean kantu poteoa, Bleibet abesbatzarekin. 14:30ean parrillada-bazkaria, Otsati elkartearen laguntzaz. 16:00ean Dantza Plaza, Artziniegako trikiti irakaslearekin. 17:00etan Diskokantza haurren ikuskizuna. 18:00etan txokolate jana, Hiriska emakume taldearekin.18:30ean, Trakamatraka musika-show tailerra, Artziniegako Rock Elkartearen eskutik. 19:00etan bertsopoteoa Izar Mendiguren eta Manex Agirrerekin, Aiaraldeko Bertso Eskolaren izenean. 20:00etan Kontzertua Barau taldearekin.
Aramaioko barazki zein ogi ekologikoa, artzai gazta, Udalatx mintegi ekologikoa, Nafarroako olio, ardo eta pasta ekologikoa...
Arabako Eskolarteko Txapelketa eta Bertsoa Bizi Gazte Eguna. Antolatzaileak: Arabako Bertsozale elkartea, Ikastolen elkartea.
Bertsolariak: Manex Agirre, Zigor Enbeita. Antolatzaileak: Barrundiako Kontsumitzaile Taldea eta Arabako Bertsozale Elkartea
Legutioko Kanpora Fest izeneko jaialdia antolatu dute. Kontzertuan izango dira, besteak beste, Astalapo, Mugi Panderoa, eta Egurra ta kitto taldeak.
Gazte Asanbladak antolatuta, San Isidro jaiaren barruan, Ttek Elektrotxarangarekin poteao egingo dute herrian zehar.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |