Paraiso Antzerkia Konpainiak Lehen Hezkuntzako 1. Ziklorako ikuskizuna aurkezten du.
Zabalganeko auzokideei Euskaraldia ekimena aurkezteko batzar irekia izango dugu. Bertan, proiektua aurkezteaz gain, aurrera begirako dinamikaz jardungo dugu.
Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Udalaren Liburutegien Sareak irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko jarduera-programa berezia antolatu du. Izena eman edozein gizarte etxeetan (VIBL kodea) apirilaren 9tik aurrera (plaza mugatuak)
Patxi Larrion idazlearen Feriatzaileak lanarekin arituko dira Gasteizko Irakurle Klubean.
Olatz Salvador dugu apirileko Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko musika kontzertuen zikloko protagonista.
Tosta kontzertu/ikuskizunean Tosta Bandako 10 musikari eta abeslarik hartzen dute parte, haien artean Oreka TX-ko kideak daudelarik. Guzti hauek haien kalitate eta beraien kultura eta herrialdeetan erreferente izateagatik izan dira aukeratuak: Eskozian, Galizian, Frisian, Irlandan, Galesen, Kornuallesen eta Euskal Herrian. Dantza eta musika Kornualleseko dantzari keltiar baten eta Kukai Dantza Konpainiako bi dantzarien eskutik uztartzen dira.