GEUrekin mendira taldeko lagunek Trianoko Mendietara (Bizkaia) irteera antolatu dute. Gasteiztik irteera: goizeko 08:30tan, Mendizorrotzako aparlekutik (Beti Jai frontoien aurrean). Eskuargiak eraman! Arduraduna: Gidor (638171294). Kontaktua: geurekinmendira@geuelkartea.eus
Asparreneko Atxipi Mendi Taldeak umeentzako txangoa antolatu du Jentilen kobara eta Egino-Ilarduiako gaztelua bisitatzeko.
Artiumen ikus ditzakegun erakusketa ezberdinetan bisita gidatuak antolatu dituzte. Kartografia likidoak erakusketa ikusteko aukera dago.
Lewis Carrollen 'Alizia lurralde miresgarrian' ipuin klasikotik abiatuta gaur egungo haurrei zuzenduta, ikastearen edertasunaz eta beharraz arituko da antzezlana. Kantu, dantza eta antzerkiarekin Alizia neska gazteak hainbat pertsonaia xelebre eta dibertigarri ezagutuko ditu. Eta, gainera, dibertigarria ere bada.Glu-glu produkzioak.
E.T.S. (En Tol Sarmiento) taldearen ikuskizuna. Ikuskizunak lau atal izango ditu: AmETSetan dokumentalaren proiekzioa, taldearen zuzeneko kontzertua akustikoan, solasaldia (galderak eta erantzunak) eta disken sinadura.
Arabako Errioxako emakumeek egindako lan anitzak ikusarazteko argazki erakusketa ibiltaria antolatu du Kuadrillako Berdintasun Zerbitzuak. Urtarrilaren 22ra arte zabalik egongo da Oionen.