Principal Antzokiak 100 urte beteko ditu 2018. urtean. Antzokia ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte. 12 pertsonako taldeak izango dira. Sarrerak: www.principalantzokia.org
'Euskal berbena' nekatu arte dantzatzeko eta barrez lehertzeko. Jarraian askari paregabea bertaratutako guztientzat. Eta, amaitzeko, eskulanak, nork bere eguzki-lore edo lauburu itxurako paparreko orratza egiteko. Arima taldeak koordinatutako saioa. Doakoa. 5 urtetik gorakoentzat.
ADOS antzerki konpainiaren eskutik, Zapatila gorridun mutikoa ikusi ahal izango dute. Sexu eta genero aniztasunari errespetua eta tolerantzia uztartzen lagunduko duen istorio bat.
Arabako Errioxako emakumeek egindako lan anitzak ikusarazteko argazki erakusketa ibiltaria antolatu du Kuadrillako Berdintasun Zerbitzuak. Urtarrilaren 22ra arte zabalik egongo da Oionen.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |